Bost sagu bihurriak etxetik ateratzen direnean, beti aurkitzen dute gauza zirraragarriren bat. Gau batean, bost sagutxoak igelen kontzertu batean sartuko dira isilka, baina igelek ez diete ikusten utziko. Entzun duten musika liluragarria irudituko zaie eta beraiek ere musika hori jotzeko asmoz beren musika taldea sortuko dute: BOST SAGU BIHURRI.
“Bost sagu bihurri musika jotzen” Ttarttalok kaleratu duen sail berri bateko alea da, eta bertan istorioa bi formatutan aurkezten da, batetik liburuan eta bestetik DVDan.
Egilea: Chisato Tashiro
Argitaletxea: Ttarttalo
Adina: 0-4 urte
Biblioteka hauetan eskuragarri.
