Ileak uretan/Josu Penades

Ileak Uretan/Josu Penades
Inasek ez du bere aita ezagutu. Gerra Zibilean, Iruñeko San Kristobal espetxetik beste hainbat presorekin batera ihes egin eta hil zuten. Karrerako azken azterketa egin, eta biharamunean jakin du Inasek aita nola hil zuten. Egun berean argitu du kimika-ikasketak gerran izandako jokabidearen ondorioz aberasturiko aitonaren diruari esker egin ahal izan dituela eta hark bestelako ondasunik ere utzi diola herentziatzat.
Zenbateko eragina izan dezake iraganak gizakiaren bizitzan? Zer egin oroimenean dugunarekin edo besteez eta norberaz dakigunarekin? Nola iragaten da gizakia belaunaldiz belaunaldi? Horra hor eleberri honen argumentuaren haritik irakurleak egin ditzakeen zenbait galdera.

Posted in General | Tagged | Leave a comment

Ipuinetako europa

Agurain bere liburutegiaz gozatzen jarraitzen du etengabe. Oraingo honetan, herriko ikasteetxetako umeek hainbat ekintza burutuko dituzte bertan, lantegi bat, ipuin kontaketak,…

Posted in General | Tagged | Leave a comment

Adi!

Datorren ostiralean, apirilak 27, liburutegia goizez egongo da irekita: 10:00etatik 14:30etara.
Barkatu eragozpenak

Posted in General | Tagged | Leave a comment

Itxita

Aste Santua dela eta, apirilaren 5etik 9ra liburutegia itxita egongo da.

Posted in General | Tagged | Leave a comment

Lagun izoztua / Joseba Sarrionandia

Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, “izoztua” geratu da Bluefieldsgo bere erbestean, eta hari laguntzera doa Maribel, errefuxiatuen postaria; Ekuadorrera eraman nahiko du sendatzera, han bizi baita paper faltsuekin Andoni, Goioren ikaskide izandakoa, baina bidaia ez da inondik erraza.

Abiapuntu horrekin, hiru narrazio-hari josten dira kontrapuntuan: Maribelek Goioren gaixotasunaren eta laguntzen dien Urioste familiaren kronika egiten du, orainaldian; Andonik, berriz, 14 urte zituela Goiorekin batera Kalaportuko jesuitenean igarotako ikasturtea oroituko du; eta narratzaile orojakile batek geroaldian kontatu edo igarriko digu nola Goio, sendatu ostean, Antarktikara doan espedizio zientifiko batean.

Managuan, etxetik irten ezinik bizi da Armando -benetako izenez Josu-, Maribelen senarra. Ogia egiten ari ez bada idazmakinaren aurrean ematen du eguna, tip tip tap tip top, itxuraz sekula amaitzen ez den nobela zirriborratzen. Bera dugu egiazki istorio hauen guztien asmatzailea: bera bezalako jendemodu deserrotua barrendik ezagutu nahi du, ez leku batean ez bestean bizi ezinaren esperientzian arakatu, denborak denoi egiten dizkigun zauri eta tolesdurak erakutsi, Maribelekiko maitasunaren itzaltzea esplikatu edo besterik ezean imajinatu…

Posted in General | Tagged | Leave a comment

HORRELA EGITEN DUTE EMAKUMEEK AMETS/Kressmann Taylor

Ezezaguna helbide honetan eleberri arrakastatsuaren ondoren, freskotasunez eta sentiberatasunez, herabe ere hala nahi bada, aurkezten digu Kressmann Taylorrek lau emakumeren eta gizaseme baten erretratua. Horietako bakoitza gizakien arteko harremanen ankerkeriaren aurrean aurkezten zaigu, maitasun erakustaldi urrien aurrean gatazkan. Bizi dituzten sentimenduen araztasuna dute kontsolamendu bakarra: maite duen gizonak nola ihes egin dion ikusi du Harrietek, garretan eta zeloetan galdua; bere oroitzapenetarako baizik ez da bizi Anderea, baina une batez aldamenean bizi den neska gazte urrikariarekin bere kimerak partekatzeko itxaropena laztandu du; gazte-gaztea da Anna, aurreneko maitearen ezin ulertuen eta ezaxolaren mina bizi duena; Ellie Pearl, haurtzaroko mendien eta hiriko sofistikazioaren arteko bidegurutzean, eta Ruppe Gittle, bizitzari nolabaiteko zentzua agian topatu diona… Bilduma ezin ederragoa eskaintzen digute kontakizun orain arte ez oso ezagun hauek.

Posted in General | Tagged | Leave a comment

Liburutegian zuen esku…

Aguraingo II Narrazio Lehiaketan saritutako hiru narrazioak.
1go sariduna: Negukoa_ematen_zuen_udazkeneko_gau_hartan
2. sariduna: Aitonak_zerbait_du
3. sariduna: Buztanik gabeko katua

Posted in General | Leave a comment

Olbeako literatur txokoa

>Hilabete berri honetarako, liburu berri bat proposatzen digute Olbeako literatur txokotik. Kasu honetan, Arantxa Urretabizkaiaren “3 Mariak” izan da hautatua. Liburuaz hitz egiteko, martxoaren 7an izango da hitzordua, 20:00etan Jai Alai tabernan.

Posted in General | Tagged | Leave a comment

Hilabeteko liburua

NORK BERE OZEANOA/ Xabier Etxaniz Rojo

Ohea egin gabe duzu. Ez zaitu harritu, baina. Bizitzaren azkenetan dagoenak badu bestelako buruhausterik. Emakume bat arduratu omen zen denbora luzez harik eta aitaz nekatu zen arte. Horrek ere ez zaitu harritu. Jakin badakizu bakardadeak ozpintzen duela gizona. Behin baino gehiagotan ikusi ahal izan duzu. Munduan zehar ibili izanak eskaini dizu bakarti ozpindu franko ezagutzeko parada. Bakardadeak usteltzen du pertsona. Aitak ez zuen bete amak ohe hartan utzitako hutsunea. Ez dakizu zergatik baina hala izan zen. Eta orain badakizu bakardadea ere mundu bat dela. Basamortu bat. Ozeano bat. Eta nork berea dauka. Nork sortu zitu ozeanoak, aita?

Posted in General | Tagged | Leave a comment

Nobedadeen katalogoa

2011ko irailetik abendurako nobedadeen katalogoa jadanik eskuragarri.

Posted in General | Tagged | Leave a comment