Mitxitxi marriau

Herri-literatura gustuko izan edo psikologia kontuak atsegin dituenari egingo zaio erakargarria Durruty-k errespetu handiz irakurlearen begietara ekarri duen kontakizuna.

Protagonistak Pello eta Poxpolin Txuri neskatoa dira. Amagandik agindua jasoko dute basoan adarrak biltzeko eta, froga gainditzen badute, trukean, opil goxoa izango dute. Haurrek garapen-bidea izango den froga trebetasunez gaindituko dute eta mutil eta neskatxa heldu bihurtuko dira. Bidean bakardadea eta sufrimendua ezagutuko dute, anai-arreben arteko maitasuna eta elkartasuna ere biziko dute eta, bukaeran, “berpiztu” egingo dira.

Ilustrazioen estilo pertsonala du Durruty-k. Oinarrizko lau kolore erabiliz –gorria, beltza, zuria eta grisa– eta trazu finez pertsonaien siluetak marraztuz, jite modernoa duten irudiak sortu ditu. Durruty-ren lana lehendik ere ezaguna genuen, adibidez, Elizondoko bibliotekan dituen marrazkiei. Album ilustratu honekin literaturazko liburuak kaleratzeari ekin dio.

Egilea: Begoña Durruty

Argitaletxea: Erein

Adina: 5 urtetik aurrera

Biblioteka hauetan eskuragarri

This entry was posted in INFANTIL, Infantil and tagged . Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>