Ultramorea

Alberdania argitaletxeak jarraitzen du idazle interesgarrienak diren liburuak euskarara itzultzen. Horrela ditugu Nancy Huston kanadiarraren bi liburu: batetik, Jaiotze markak, eta bestetik, esku artean dugun berri hau, Ultramorea.

Gazteentzako oso aproposa da eta, egun, bizi dugun krisi ekonomiko larriekin are eta gehiago. Izan ere, beste garai bateko krisia aipatzen bada ere, baditu hurbileko egingo zaizkigun gaiak.
Nekazal giroan kokatua dagoen istorio honetan, lehortea eta gosetea dira, erlijio eta tradizioei lotuta dagoen familia honek sufrituko dituen gaitz nagusiak, beraien biziraupena zailduz.
Lucy protagonista, 13 urteko neska errebeldea da, eta gurasoei azaldu ezin diena egunero koaderno batean idatziko du. Inguruan duen mundu itxi batetik ihes egiteko idazten du, norbaitekin konplizitatea bilatu nahian, eta egunerokoa da arima libreago sentitzeko aitzakia. Hori horrela izango da lagun bat agertzen zaionerarte.

Liburu laburra baina zer pentsa ematen duena da hau, benetan interes handikoa eta, gazte zein helduentzat, oso gomendagarria.

Egilea: Nancy Huston

Argitaletxea: Alberdania

Adina: Gazteak

Biblioteka hauetan eskuragarri

This entry was posted in GAZTEAK, Gazteak, GOMENDIOAK and tagged . Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>