Liburutegia, topaleku
Liburutegiak “María Moliner” lehiaketara aurkeztu duen proiektua Liburutegia, topaleku izena darama. Eta izen hau jarri diogu, bere esparrua gero eta gehiago erabiltzen delako hainbat jarduera ezberdin egiteko.
Proiektua hiru jarduera-motatan oinarritzen da. Aurrenik, irakurketa bultzatzekoak ditugu: “Zapatuko ipuina”, “Liburua, kulturarako sarbidea”, “Umeen eta helduen irakurketa Klubak”, “interesguneak” , “bookcrossing”, “Hezkuntzaren aldeko mundu kanpaina”, edo “puz-lees (li)buru-hausgarriak) lehiaketa”.
Hurrenik, liburutegiaren egikera onaren barruan sartzen diren zereginak ditugu, honatx: “liburutegi tailerra”, “erabiltzaileen formakuntza”, “liburu-funtsak osasun zentroetan” “Liburuaren nazioarteko eguna”, “emakumeentzako enplegu tailerra”, “e-readerren mailegua irakurketa-aretoan” edo liburutegiaren hedapena sare sozialetan eta webgunean.
Eta, azkenik, esan behar da baita udal liburutegiak gizarte-integrazioaren alde egin dituen jarduerak ere balioespen ona jaso dutela, esate baterako “Munduko Paisaiak” kanpainaren Gidak.
Ahalegin berezia egiten ari gara irakurketa bultzatzeko programak sendotzen eta jorratzen, erabiltzaileen artean irakurketa sustatzeko bidezkoenak iruditzen zaizkigun ekitaldi edo jarduera iraunkorrekin; hori dena, gure bezeroen artean nolabaiteko “irakurketa ohitura” sortzearren.
Jarduera horiei esker, liburutegia Eibarko kultura-erreferentzietako bat dela uste dugu, eskaintzen ditugun zerbitzuak ezagutzera emanez eta topaleku bilakatuz. Gure iritziz, biztanleriaren portzentaje handi bat da liburutegia eduki-hornitzailetzat duena, bai aisialdirako, bai norbere buruaren prestakuntzarako.












Liburutegia 2.0