Biblioteca Juan San Martin Liburutegia

Category » Bideoak

Liburutegia, topaleku

Liburutegiak María Moliner” lehiaketara aurkeztu duen proiektua Liburutegia, topaleku izena darama. Eta izen hau jarri diogu, bere esparrua gero eta gehiago erabiltzen delako hainbat jarduera ezberdin egiteko.

Proiektua hiru jarduera-motatan oinarritzen da. Aurrenik, irakurketa bultzatzekoak ditugu: “Zapatuko ipuina”, “Liburua, kulturarako sarbidea”, “Umeen eta helduen irakurketa Klubak”, “interesguneak” , “bookcrossing”, “Hezkuntzaren aldeko mundu kanpaina”, edo “puz-lees (li)buru-hausgarriak) lehiaketa”.

Hurrenik, liburutegiaren egikera onaren barruan sartzen diren zereginak ditugu, honatx: “liburutegi tailerra”, “erabiltzaileen formakuntza”, “liburu-funtsak osasun zentroetan” “Liburuaren nazioarteko eguna”, “emakumeentzako enplegu tailerra”, “e-readerren mailegua irakurketa-aretoan” edo liburutegiaren hedapena sare sozialetan eta webgunean.

Eta, azkenik, esan behar da baita udal liburutegiak gizarte-integrazioaren alde egin dituen jarduerak ere balioespen ona jaso dutela, esate baterako “Munduko Paisaiak” kanpainaren Gidak.

Ahalegin berezia egiten ari gara irakurketa bultzatzeko programak sendotzen eta jorratzen, erabiltzaileen artean irakurketa sustatzeko bidezkoenak iruditzen zaizkigun ekitaldi edo jarduera iraunkorrekin; hori dena, gure bezeroen artean nolabaiteko “irakurketa ohitura” sortzearren.

Jarduera horiei esker, liburutegia Eibarko kultura-erreferentzietako bat dela uste dugu, eskaintzen ditugun zerbitzuak ezagutzera emanez eta topaleku bilakatuz. Gure iritziz, biztanleriaren portzentaje handi bat da liburutegia eduki-hornitzailetzat duena, bai aisialdirako, bai norbere buruaren prestakuntzarako.


Leave a comment

Fernando Beorleguiren kuadroa Liburutegian

Atzo goizean ekitaldi hunkigarria izan genuen Liburutegian. María Luisa Ereñak, Fernando Beorleguiren alargunak, kuadro baten dohaintza egin zigun. Hain zuzen ere, Ararteko“, Beorleguik 1994an Juan San Martini egindako erretratua Ararteko izan zenean.

Ekitaldira Juan San Martinen alarguna, Mari Paz Ibeas, eta Oier bere semea etorri ziren ere. Motza baina hunkigarria izan zen ekitaldi hau, Esther Kareaga zinegotziak kuadroa bistan utzi zuenean, emakume biak emozionatu ziren eta.

Eibarko Udalak, eta bereziki Juan San Martin Liburutegiak, eskerrak eman nahi dizkiote Beorleguiren familiari dohaintza honengatik.

YouTube Preview Image

Comments Off

Canal du Midi bizikletaz: Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalen bidai berria

Mila Gallastegi eta Asier Aranzabal eibartarrek bidai berria egin dute, oraingoan Uxue bere alabatxoarekin.

Orain dela gutxi Portalean egon ziren Islandia eta Groenlandian zehar egindako bidaiaren berri ematen. Benetan ikusgarria izan zen haien emanaldia. Inbidia sanoa sortarazten duena.

Bertan aipatu zuten Uxue urte bateko alabarekin bizikletaz egindako bidai baten bideoa zeukatela eta kontatuko zigutela nolakoa izan zen. Canal du Midi-n zehar ibili dira

Hemen duzue orain, ea norbait animatzen den!.

YouTube Preview Image

Comments Off

Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrena: Jesus Gutierrezen hitzaldia

Hona hemen Jesús Gutiérrezen hitzaldia, Eibarrek Gerra Zibilean sufritu zituen bonbardaketei buruzkoa. Ahotsak.com-ek grabatu zuen Coliseo Antzokian maiatzaren 2an eta orain youtubera igo du, bertan egon ez zirenak ikusi eta entzun ahal izateko.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak egin zion elkarrizketan, hitzaldian kontatzen duenaren laburpena izan daiteke.

YouTube Preview Image


Comments Off

Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrena

Hainbat ekitaldi egongo dira egun hauetan Eibarko bonbardaketaren inguruan. Bideo honetan agertzen diren irudiak benetan ikusgarriak dira


Comments Off

Biografiak dvd-en

Orain aukera paregabea duzu liburutegian historiaren pertsonai ospetsu batzuen biografiak dvd-an ikusteko, hala nola, Bill Gates, Mathama Gandhi, Mao Tse Tung Malcolm X eta Pablo Picasso.

Canal historiako biografiak erabilgarri liburutegian


Grandes biografias


Comments Off

Munduko Paisaiak

2010. urtean Liburutegiak, topaleku kanpainarako grabatutako bideoa. Ermuko, Eibarko, Irungo eta Getxoko liburutegiak dira bertan agertzen direnak. Blanca Elena Valle zatitxo bat gure liburutegian grabatzera animatu zen.


Comments Off

Misiones pedagógicas

Extracto de vídeo sobre la labor de las Misiones Pedagógicas durante la II República


Comments Off

Biblioteca en guerra

La Biblioteca Nacional de España durante la Guerra Civil.

Las bombas de la aviación cayeron en dos ocasiones en la Biblioteca Nacional en el corazón de Madrid. Ni las llamas ni las explosiones destruyeron sus fondos, unos tesoros bibliográficos, entre 200.000 y 400.000 documentos, que se salvaron gracias a las medidas adoptadas por quienes fueron sus máximos responsables durante la Guerra Civil y la Segunda República.


Comments Off

Las Hurdes, Tierra sin pan

Director, Luis Buñuel. 1933
Cortometraje documental que hace un retrato de Las Hurdes (Cáceres), una de las regiones más áridas y menos desarrolladas de la España de 1932. La insalubridad, la miseria y la falta de oportunidades provocan la emigración de los jóvenes y la soledad de quienes se quedan en esta desolada región extremeña.


Comments Off

Switch to our mobile site