Biblioteca Juan San Martin Liburutegia

Category » Interesguneak

Emakume bidaiariak: irakurketa gida

 

Martxoan antolatu diren jardueren artean “Emakume bidaiariak” irakurketa gida eta interesgunea dago.

Irakurketa gidan jaso duguna zera da: emakumeek idatzitako bidai-liburuak, emakume bidaiarien nobelak eta biografiak eta hainbat pelikula emakume baten bidaia dutela oinarritzat.

Aukeraketan laguntzeko liburu edo pelikula bakoitzaren sinopsia gehitu dugu.

Gidaren bukaeran Interneten dauden orrialde interesgarri batzuk ere gehitu ditugu norbaitek kuxkuxeatu nahi badu.

Interesgunea Liburutegiko sarreran dago kokatuta eta hile osoan egongo da ikusgai. Hor agertzen diren materialak maileguan eraman ahal dira Liburutegiko bazkidea izanda.

Hona hemen aipatutako gida:

 

 


Irailak 21: Alzheimerraren Munduko Eguna

Irailaren 21ean Munduko Alzheimerraren eguna ospatzen da. Ospakizun honen helburua gaixotasuna ezagutzera eman eta gaiari buruzko informazioa zabaltzea da.

Liburutegian interesgunea jarriko dugu ditugun materialekin osatuta.

Astebete egongo da ikusgai, baina edozein momentutan maileguan hartu ahal da aukeratutako liburua edo pelikula.

Hona hemen aukeratutako tituloak. Bakoitzean sakatuz informazio gehiago lortu ahal duzue.

Eta gehiago jakiteko, begiratu atari hau, seguru zerbait interesgarria topatzen duzuela eta.

 

 


Comments Off

Debabarreneko I. Aste Ekologikoa

Datorren astean izango da Debabarrenako I. Aste Ekologikoa.

Aste horretan burutuko diren ekintzak honako hauek izango dira:

Hitzaldia: “Ekologikoa, baserrikoa eta Euskal Herrikoa“. Irailaren 18an izango da, arratsaldeko 7etan, Portalea Kultur Etxean.

Mahai ingurua: Debabarreneko kontsumo taldeak. Irailaren 20an, arratsaldeko 7etan, Portalean.

Produktu ekologikoen azoka Urkizuko parkean. Irailaren 22an, 9:00etatik 14:00etara. Azoka honetan tailer batzuk egongo dira ere: Ogigintza tailerra eta sukaldaritza tailerra, biak irailaren 22an, azokan bertan.

Irteera didaktikoa: Baserria eta ekologia: Abontza errekatik ibilbidea. Irailaren 23an, 9:00etatik 17:00ak arte, Legarre kalean. Izena eman behar da Biolur elkartean (943 76 14 47)

Guzti hau osatzeko, Liburutegiak interesgune bat jarriko du datorren astean nekazaritza ekologikoa gaiarekin lotuta dituen liburuekin.


Comments Off

Askapen Gay eta Lesbianoen Nazioarteko Eguna


Gaur, ekainak 28, gay eta lesbianoen nazioarteko eguna ospatzen da. 1969ko ekainaren 28an hain zuzen ere Stonewallen (New Yorken) gertatutako gatazken ondorioz hasi zen askapen gay eta lesbianoren mugimendua.
Harrosatun gay (ingelesez gay pride) kontzeptua erabiltzen da aldarrikatzeko pertsona bat ez dela bere orientazio sexuala, identitate sexuala edo sexuz lotsatu behar.
Liburutegian gai honi buruzko interesgune bat jarri dugu, hona hemen aukeratutako liburu eta dvd batzuen izenburuak: .
.
.

Beste sexualitateak : sexu-aniztasunerantz
Gay nauzu
Gays y lesbianas, vida y cultura, un legado universal
Las bodas de la semejanza
Víctor o Victoria (DVD)
Con plumas y a lo loco (DVD)

La noche es virgen
Confesiones de una máscara
Teleny
Mi amado míster B.
El lenguaje perdido de las grúas
Maurice


Comments Off

Norvegiako Errege Kontsulatu Nagusiaren dohaintza

Pasa den ostiralean bisita berezia izan genuen Liburutegian. Bilbon daukaten Norvegiako Errege Kontsul Nagusiarena, alegia.

Norvegiar literaturako liburu batzuk ekartzera etorri ziren, beraien kultura transmititzeko era aproposa dela ikusten dutelako. Gustura jaso genituen liburu guztiak. Horien artean nobelak, haur literatura eta helduentzako kontakizun laburrak zeuden. Guztira 19 titulo, batzuk guretzat idazle ezagunek idatzitakoak eta, beste batzuk, idazle berriak deskubritzeko.

Nobelen artean, Knut Hansum Nobel sariaren “Hambre“, saritua izandako Lars Saabye Christensenen “El hermanastro“, Unni Lindellen “La trampa de miel” nobela beltza edo Tarjei Vesaasen “El palacio de hielo” daude.

Kontakizun laburren artean, “Mujeres en los fiordos” liburua, 10 emakume idazlek idatzitako ipuinekin, edo Kjell Askildsenen “Cuentos” liburua.

Haur literaturako hainbat ipuin ere ekarri zuten, adibidez “La señora cucharita” (Alf Proysen), “El final del verano” (Stian Hole) edo “24 por segundo” (Bjorn Stotland eta Larsen Ellin).

Nafarroako, Euskadiko eta Kantabriako 10 liburutegitan utzi dute liburu-sorta hau, eta Eibarko Juan San Martin Liburutegia hauen artean egon da.

Egin zuten bisitan Norvegiari buruz hitz egin genuen, beraien eta gure arteko desberdintasunei buruz batez ere. Kontaktuan jarraituko dugula adierazi zuten, ekintzaren bat elkarlanean burutzeko ere.

Hemen dituzue titulo guztiak. Bakoitzean sakatuz informazio gehiago lortu ahal duzue.


Comments Off

Ekintzaileak

Datorren asteazkenean, maiatzak 30, Ekintzailearen Eguna ospatuko da Eibarren. Armeria Eskolak eta UNI Eibar-Ermuak beraien zentroetan ospatuko dute ere egun hau, Debegesaren laguntzaz.

Guztiek hainbat ekimen antolatu dute egun horretarako ekintzailetza bultzatzeko asmoarekin eta gizartea eta hezkuntza mundua ekintzailetzaren garrantziaz sensibilizatzeko.

Liburutegiak, bere aldetik, interesgunea jarri du gai honi buruzko hainbat libururekin. Hauetako batzuk behean ikusten duzuen buletinean sartu ditugu. Denak etxera eraman ahal dira Liburutegiko bazkidea bazara.

Source: Uploaded by user via Eibarko on Pinterest


Comments Off

Indalecio Prieto euskal politikan, 1883-1962

1931. Indalecio Prieto leyendo el discurso desde el balcón del Ayuntamiento. Fondo Ojanguren. Eibarko Udal Artxiboa. Imagen obtenida de la Fundación Indalecio Prieto

Martxoaren 30ean etorriko da Eibarrera Eusko Jaurlaritzak Indalecio Prietoren heriotzaren 50. urteurrenean antolatu duen erakusketa.

Erakusketaren katalogoan aipatzen den moduan, “Errepublikazaleekiko elkarlanaren aldeko sutsua zen Prieto, eta Espainiaren -eta Euskal Herriaren- aldaketa eta modernizazioa Errepublikak ekarriko zituela uste osoa zuen. Diputatu probintzial hautatu zuten Bizkaian 1911n, eta Bilboko udaleko zinegotzi 1915ean. Horrez gain, diputatu izan zen, Espainiako parlamentuan, 1918tik 1923ra, etenik gabe. 1921etik 1923ra buru-belarri jardun zen Prieto Marokoko protektoratuko hondamendi militarrak zirela eta Espainia osoan hedatu zen monarkiaren aurkako mugimenduan, eta funtsezkoa izan zen haren partaidetza monarkiaren higaduran”.

Ez da kasualitatea erakusketa hau Eibarrera etortzea, Prietok harreman sakona izan zuen gure herriarekin eta. Liburutegiak, erakusketa honen helburuarekin bat eginda, Indalecio Prieto ezagutzera eman nahi du, eta horretarako interesgune bat izango du Liburutegian bere obra hurbildu nahian.


Comments Off

Lorak, landareak eta lorezaintza

Puntos de interés 1

Datorren larunbatean, martxoak 17, Loren eta landareen ferixaren 2. edizioa izango dugu Urkizuko parkean.

Askotan landareak edo lorak erosten ditugu, baina gero ximeldu egiten zaizkigu ez dakigulako noiz bota behar den ura, zenbat behar duen, non kokatu, etab.

Hori saihesteko, Liburutegian interesgune bat jarri dugu lorezaintzari buruz ditugun hainbat libururekin. Liburu hauetan lorei eta landarei buruzko informazio ugari jaso ahal dugu, baita gure balkoian edo terrazan ortu bat ipintzeko aholkuak ere.

Zatoz bertara eta aukeratu interesatzen zaizuna. Urkizuko taberna eta dendetan horretarako prestatu dugun foiletoa bananduko dugu. Ferixa osatzen duten 10 postuetan ere eskuragai egongo da

Gogoratu liburuak etxera eraman ahal direla maileguan, eta horretarako doan den karneta egitea besterik ez dago


Comments Off

Eibarko Liburutegia pinteresten

Nobedadeak edo liburuak gaika aurkezteko modu berri bat topatu dugu: Pinterest

Momentuz, euskarazko nobela berriekin hasi gara baina gehiago ere egingo ditugu aurrerantzean

Liburu bakoitzean sartuz gero eta loturan sakatu eta gero, liburutegien sareko katalogora sartzen zara, eta han ikusi ahal duzu ea liburua libre dagoen mailegurako edo erreserbatu behar duzun

Espero dugu zuen interesekoa izatea


Comments Off

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Hauek dira Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko Liburutegiak antolatu dituen ekintzak:

ENPLEGU TAILERRA EMAKUMEENTZAKO.

Lehenengo tailerra burutu da dagoeneko. Bigarrena, martxoaren 27an izango da, KZgunean. Ez dira plaza libreak gelditzen.

Tailer hau KZgunearekin elkarlanean egin dugu eta bertan honako gai hauek landuko dira: Lanbide, Infojobs, curriculuma eta elkarrizketa prestatzeko orientabideak, etab.

LITERATURAKO NOBEL SARIDUN EMAKUMEAK: INTERESGUNEA

1901ean lehenengo Literatura Nobel Saria eman zenetik, bakarrik hamabi emakumek jaso dute sari garrantzitsu hau; azkena, Herta Müllerrek.

Benetan balantze pobrea, kontutan hartzen bada talentuz beteriko zenbat eta zenbat emakume dauden literaturaren historian.

Liburutegiak omenalditxo bat egingo die, beraien liburuak apaletatik atera eta ikusgai jarrita hile honetan interesgune batean.

Martxoaren 8tik 31ra egongo da Liburutegian, eta bertako liburuak etxera eraman ahal izango dira maileguan


Switch to our mobile site