
Eibarko Juan San Martin Liburutegiak parte hartzen du Eusko Jaurlaritzako Liburu eta Liburutegi Zerbitzuak bideratzen duen “Liburutegiak topaleku” izeneko kanpainan.
Aurten honako jarduera hau garatuko da: “Munduko paisaiak”. Txinari buruzko monografikoa prestatu dugu Eibarren, hain zuzen ere, irakurketa gida bat eta gaiaren inguruko hainbat jarduera.
Hori guztia honako asmo honekin egin dugu: hangoak diren pertsonek beraien kultura eta ohiturak zeintzuk diren ezagutaraztea eta hemengoak garenoi haiek ezagutzeko aukera ematea.
Txina herrialdea aukeratzerakoan, Txinatik adoptatutako eibartar umeak eta beraien familiak izan ditugu gogoan ere. Pentsatzen dugu interesgarria izango zaiela han lagatako kultura zein den jakitea.
Antolatutako jarduerak honako hauek izango dira:
- Azaroaren 7tik 29ra Txinari buruzko interesgunea: liburuak, DVDak eta CDak.
- Azaroak 11, 17:30. Ipuin kontalari saioa. Txinako ipuin eta kondairak. Umeen Liburutegia
- Azaroak 18, 17:30. Kaligrafia eta papiroflexia tailerrak. Umeen Liburutegia
- Azaroak 18, 18:30. Adopzioari buruzko hitzaldia; informazioa, esperientziak, etab. Umeen Liburutegia
Ekintza guztien dinamizatzailea ANICHI (Gipuzkoako Adopzio Familien Elkartea) da.
Liburutegia 2.0