Biblioteca Juan San Martin Liburutegia

Category » Formakuntza

Treffen in der Bibliothek

Deskripzioa

Alemana praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia hizkuntza hau praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Ordutegia

Bilerak astean behin izango dira, hain zuzen ere astelehenetan 19:00etatik 20:30era , Liburutegian bertan.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea.
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea.
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea.
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea.
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian.
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia.
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Dinamizatzailea Unibertsitateko praktiketako ikaslea izango da eta berak proposatuko ditu gaiak, mintza praktikako taldeak moderatuko ditu, eta saiatuko da partaideek hitz egin dezaten eta beste hizkuntza batean euren ideiak adierazteko beldurra gal dezaten.


Comments Off

Meetings at the Library, Réunions dans la Bibliothèque

Deskripzioa

Ingelesa edo frantsesa praktikatzeko aldizkako bilerak antolatuko dira jarduera honetan. Liburutegia hizkuntza hauek praktikatu nahi duten pertsonak gaur eguneko edozein gai komentatzeko aitxakiaz biltzeko topalekua izango da.

Ordutegia

Bilerak astean behin izango dira, hain zuzen ere asteazkenetan 19:00etatik 20:30era ingelesa praktikatzeko eta ostegunetan 19:00etatik 20:30era frantsesa praktikatzeko, Liburutegian bertan.

Helburuak

  • Liburutegia hizkuntzak era ez formal baten ikasteko erabiltzea.
  • Liburutegiko hizkuntzak ikasteko fondoa erabiltzea.
  • Liburutegiaren erabiltzaileen esperientzia eta ezagutza aprobetxatzea.
  • Gizarte harremanak sustatzea: liburutegia sozializazio gune izatea.
  • Gure erabiltzaileentzat interesgarriak diren jakintza esparruei lekua egitea liburutegian.
  • Hizkuntzak landuta norbere perfil profesionala hobetzeko gune gisa erabiltzea Liburutegia.
  • Jarduera hau hizkuntzen ikaskuntzaren lagungarri gisa hartzea eta ez ikaskuntza formalaren ordezko gisa.

Dinamizatzaileak Unibertsitateko praktiketako ikasleak izango dira eta beraiek proposatuko dituzte gaiak, mintza praktikako taldeak moderatuko dituzte, eta saiatuko dira partaideek hitz egin dezaten eta beste hizkuntza batean euren ideiak adierazteko beldurra gal dezaten.


Comments Off

Toribio Etxebarria lehiaketa: 1go asteko irabazleak

Parte hartzaileak guztira | Participantes: 405

12 urte harteko parte hartzaileak | Participantes hasta 12 años: 163

  • Erantzun zuzenak | Respuestas correctas: 134
  • Erantzun okerrak | Respuestas incorrectas: 29

12 urtetik gorako parte hartzaileak | Participantes mayores de 12 años: 242

  • Erantzun zuzenak | Respuestas correctas: 217
  • Erantzun okerrak | Respuestas incorrectas: 25

 

ERANTZUN ZUZENAK UMEEN LEHIAKETAN | RESPUESTAS CORRECTAS EN LA CATEGORÍA INFANTIL:

Zein kaletan jaio zen Toribio Etxebarria?
Txiriokale kalean

Obra hauen artean, zein da Toribio Etxebarriak idatzitakoa?
Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar

EKIÑALDIXA hitza zein esalditan dago OKER erabilita?
Ekiñaldi txarrarekin hobe da etxean geratzea.

ERANTZUN ZUZENAK SAIL IREKIAN | RESPUESTAS CORRECTAS EN LA CATEGORÍA ABIERTA:

Toribio Etxeberria 11 urterekin hasi zen aitarekin lanean. Zertan?
Grabatzaile lanetan.

EKIÑALDIXA berba zein esalditan dago OKER erabilita?
Ekinaldi honekin hondartzara joatea merezi du, hemen normalean eurixa eiten dau-eta

Obra hauen artean, zein da Toribio Etxebarriak idatzitakoa?
El hijo del hombre : vida pública de Jesús de Nazaret, según los evangelios

IRABAZLEAK | GANADORA Y GANADOR:

12 URTE ARTEKO LEHIAKETAKO IRABAZLEA | CATEGORÍA INFANTIL:
Maria Taboada

SAIL IREKIKO IRABAZLEA | CATEGORÍA ABIERTA:
Asier Esteban


Comments Off

Gure hizkuntzak ikasteko aukera… Liburutegian

Euskadiko liburutegi publikoek, tolerantzia eta kultur integrazioa sustatzen dituen programa jarri dute abian: “Liburutegiak topaleku”.

Baliabideak, materialak eta informazioa, “Liburutegiak eta kulturaniztasuna” taldeak lantzen ditu, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak koordinatuta. Talde horretako partaide garenez, Hernaniko Liburutegiarekin batera gida bat prestatu dugu Gure hizkuntzak ikasteko aukera… Liburutegian izenburupean.

Gida honen helburua honako hau da: atzerritarrek beste aukera bat izatea gure hizkuntzak ikasteko, Euskaltegiek, Hizkuntza Eskola Ofizialek eta Helduen Hezkuntzako ikastetxeek eskaintzen dietenaz gain, edota zentro horietan jasotzen duten materialaren osagarri izatea.

Gida 5 ataletan sailkatu dugu: hiztegiak, elkarrizketarako gidak, gure hizkuntzak ikasteko metodoak, irakurgai mailakatuak eta haur eta gazteentzako metodoak.

Materialek badute bere berezitasuna: beste hizkuntza batzuetan daudela idatzita (urduz, txineraz, arabieraz, woloferaz…) eta horrela gaztelera edo euskara ikasteko erreztasun gehiago ematen diote atzerritarrari.

Gida honen materialak ikusgai daude Liburutegian hile honetan eta maileguan har daitezke bazkide karnetarekin.


Comments Off

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Hauek dira Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko Liburutegiak antolatu dituen ekintzak:

ENPLEGU TAILERRA EMAKUMEENTZAKO.

Lehenengo tailerra burutu da dagoeneko. Bigarrena, martxoaren 27an izango da, KZgunean. Ez dira plaza libreak gelditzen.

Tailer hau KZgunearekin elkarlanean egin dugu eta bertan honako gai hauek landuko dira: Lanbide, Infojobs, curriculuma eta elkarrizketa prestatzeko orientabideak, etab.

LITERATURAKO NOBEL SARIDUN EMAKUMEAK: INTERESGUNEA

1901ean lehenengo Literatura Nobel Saria eman zenetik, bakarrik hamabi emakumek jaso dute sari garrantzitsu hau; azkena, Herta Müllerrek.

Benetan balantze pobrea, kontutan hartzen bada talentuz beteriko zenbat eta zenbat emakume dauden literaturaren historian.

Liburutegiak omenalditxo bat egingo die, beraien liburuak apaletatik atera eta ikusgai jarrita hile honetan interesgune batean.

Martxoaren 8tik 31ra egongo da Liburutegian, eta bertako liburuak etxera eraman ahal izango dira maileguan


Enplegu tailerra emakumeentzat

Martxoan emakumeei zuzendutako antolatzen ditugun jardueren artean, enpleguari buruzko tailer bat egin nahi dugu beraientzat

KZgunekoekin jarri gara harremanetan eta prest daude tailer bat egiteko

Tailer honetan Lanbiden nola bilatu lan eskeintzak, nola harpidetu; Infojobsen alta eman, curriculuma sartu, lan eskeintzetan izena eman, etab.

Curriculuma eta lan elkarrizketetarako orientabideak ere emango dira

Tailerra egiteko bi aukera daude:

  • Martxoaren 1ean: 11:00 — 13:00
  • Martxoaren 27an: 16:00 — 18:00

Izena emateko etorri Liburutegira, mail bat bidali (biblioteca@eibar.net) edo deitu telefonoz (943 70 84 37)


Comments Off

Las maestras de la República

La educación constituyó uno de los compromisos sociales del la II República cuyo fin era lograr la democracia, garantizar los derechos de todos los ciudadanos y ciudadanas y modernizar el país. Se trataba de configurar el estado docente, la defensa de una República capaz de educar a ciudadanos y ciudadanas comprometidos con la construcción de una nueva sociedad, que dejara atrás el obscurantismo y las desigualdades de otras épocas.

Una educación publica, obligatoria, gratuita, activa, laica, bilingüe y solidaria que intentaba terminar con siglos de discriminación por sexo o clase social.

Desgraciadamente, los planteamientos de la II República tuvieron una plasmación incompleta y efímera. La sublevación fascista cercenó las ilusiones de cambio social y la actividad reformadora en todos los terrenos, entre ellos, el de la educación. Así que muchos de los aspectos que aquí se destacan no llegaron a extenderse a todo el país y no consiguieron consolidarse. Aun así, su legado ha llegado hasta nuestros días y es importante trasmitirlo y dar a conocer uno de los mejores retazos de la historia de España.

Dentro de este proyecto de educación de la ciudadanía ocupaban un lugar privilegiado las maestras republicanas, que encarnaban el modelo de mujeres modernas e independientes. Ellas serian las responsables, en buena medida, de la construcción y difusión de la nueva identidad ciudadana, al educar a su alumnado en los valores de igualdad, libertad y solidaridad, tanto a través de la transmisión de contenidos en las aulas como, sobre todo, con sus vivencias personales.

Sin embargo, muy poco sabemos de estas mujeres comprometidas y valientes que trabajaron por llevar la educación a todos los rincones de España, por muy perdidos y aislados que estuvieran, o por muchas dificultades que encontraran ante una sociedad que, en demasiadas ocasiones, las observaba con recelo, ante su posición libre e independiente y unas prácticas educativas que introducían la coeducación en el aula, y el aprendizaje práctico y experimental, frente a los métodos memorísticos y mecánicos.

Esta unidad, destinada al alumnado de Secundaria, Bachiller y Formación Profesional, tiene como fin, recuperar la memoria de las maestras de la república, devolviéndolas la voz, visibilizando sus aportaciones a la modernización de la enseñanza, así como en el papel que tuvieron en la conquista de los derechos de las mujeres. Sus nombres, vidas y obra, tienen que ser restituidos en la memoria, formando parte del legado de nuestra historia educativa.

Realizada por FETE-UGT, FECCOO y STES.i, con la colaboración del Instituto de la Mujer


Comments Off

AulaClic: informatikako ikastaroak

Informatikan ez zarela oso trebea? Orain duzu ikasteko aukera. Interneterako sarbidea besterik ez duzu behar. Eta denbora pixka bat, noski. Sartu zaitez eta ikusiko duzu.


Comments Off

Lapikotxiki tailerra

Lapikotxiki, kantuz kulunkatzen

Zuen umetxoarekin gehiago gozatzeko, oraintxe duzu aukera.

Landu tailer honetan txaloak egiteko, kulunkatzeko, laztantzeko, jatorduetarako edo lotarako kantu eta jolasak.

Norentzat / Para: 0-3 urte bitarteko umeen gurasoentzat.

Noiz/ cuándo: 2 ZAPATU GOIZETAN,  martxoaren 19an eta 26an. Ordutegia: 10:00-12:00

Non / dónde: PORTALEAN, Haur liburutegian

Materiala: Lapikotxiki, kantuz kulunkatzen liburua. Pegoran, haurtzaindegian edo ikastetxean jaso ez dutenei ikastaroan emango zaie.

Irakaslea/ profesora: Estibalitz Gonzalez

Izen-ematea/ inscripción: PORTALEAn, Udal liburutegian martxoaren 13ra.

PREZIOA: 5 € (Izena ematean ordaindu behar da)

IKASTAROA EUSKARAZ IZANGO DA. Ez da beharrezkoa maila handiegia izatea

Antolatzailea: Eibarko Udala

Informazio gehiago nahi izanez gero:943708435 (Euskara zerbitzua) / 943 708437 (liburutegia)


1 comment

Enplegua bilatzeko tutoriala

Eduki berri bat sartu dugu blogeko “Enplegua” atalean, hain zuzen ere Enplegua bilatzeko tutoriala

Tutorial hau Liburutegi Arteko Elkarlanerako Kontseiluaren Alfabetatze Informazionala lan-taldeak garatu du

Aurkezten diren materialak 5 saiotan egituratzen dira:

1. saioa. Curriculum vitaea sortu
2. saioa. Nola eta non bilatuko dut?
3. saioa. Hautaketa prozesua
4. saioa. Enplegurako autoformazioa
5. saioa. Informazio iturriak eta bibliografia






Comments Off

Switch to our mobile site