Gure hizkuntzak ikasteko aukera… Liburutegian
Euskadiko liburutegi publikoek, tolerantzia eta kultur integrazioa sustatzen dituen programa jarri dute abian: “Liburutegiak topaleku”.
Baliabideak, materialak eta informazioa, “Liburutegiak eta kulturaniztasuna” taldeak lantzen ditu, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak koordinatuta. Talde horretako partaide garenez, Hernaniko Liburutegiarekin batera gida bat prestatu dugu Gure hizkuntzak ikasteko aukera… Liburutegian izenburupean.
Gida honen helburua honako hau da: atzerritarrek beste aukera bat izatea gure hizkuntzak ikasteko, Euskaltegiek, Hizkuntza Eskola Ofizialek eta Helduen Hezkuntzako ikastetxeek eskaintzen dietenaz gain, edota zentro horietan jasotzen duten materialaren osagarri izatea.
Gida 5 ataletan sailkatu dugu: hiztegiak, elkarrizketarako gidak, gure hizkuntzak ikasteko metodoak, irakurgai mailakatuak eta haur eta gazteentzako metodoak.
Materialek badute bere berezitasuna: beste hizkuntza batzuetan daudela idatzita (urduz, txineraz, arabieraz, woloferaz…) eta horrela gaztelera edo euskara ikasteko erreztasun gehiago ematen diote atzerritarrari.
Gida honen materialak ikusgai daude Liburutegian hile honetan eta maileguan har daitezke bazkide karnetarekin.




































Liburutegia 2.0