Biblioteca Juan San Martin Liburutegia

Category » Irakurketa gomendioak

Norvegiako Errege Kontsul Nagusiaren 2. dohaintza

Gaur Bilbon daukaten Norvegiako Errege Kontsul Nagusiaren bigarren bisita izan dugu Liburutegian.

Norvegiar literaturako beste liburu batzuk ekartzera etorri da, beraien kultura transmititzeko era aproposa dela ikusten dutelako. Gustura jaso ditugu liburu guztiak, nobelak hain zuzen ere. Guztira 6 titulo, batzuk guretzat idazle ezagunek idatzitakoak eta, beste batzuk, idazle berriak deskubritzeko.

Egin duen bisitan Norvegiari buruz hitz egin dugu, beraien eta gure arteko desberdintasunei buruz batez ere. Kontaktuan jarraituko dugula adierazi du, agian uda pasa ondoren ekintzaren bat elkarlanean burutzeko ere.

Hemen dituzue titulo guztiak. Bakoitzean sakatuz informazio gehiago lortu ahal duzue.


Leave a comment

Emakume bidaiariak: irakurketa gida

 

Martxoan antolatu diren jardueren artean “Emakume bidaiariak” irakurketa gida eta interesgunea dago.

Irakurketa gidan jaso duguna zera da: emakumeek idatzitako bidai-liburuak, emakume bidaiarien nobelak eta biografiak eta hainbat pelikula emakume baten bidaia dutela oinarritzat.

Aukeraketan laguntzeko liburu edo pelikula bakoitzaren sinopsia gehitu dugu.

Gidaren bukaeran Interneten dauden orrialde interesgarri batzuk ere gehitu ditugu norbaitek kuxkuxeatu nahi badu.

Interesgunea Liburutegiko sarreran dago kokatuta eta hile osoan egongo da ikusgai. Hor agertzen diren materialak maileguan eraman ahal dira Liburutegiko bazkidea izanda.

Hona hemen aipatutako gida:

 

 


Euskal dantza, Oier Araolaza

Orain dela gutxi jakin dugu Oier Araolaza eibartarrak liburu bat egin duela, hain zuzen ere “Euskal dantza“, Etxepare Euskal Institutoak enkargatuta.

Oierren hitzak erabiliz, azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari da buru-belarri dantzan.com elkartean. Gehiago ezagutuko duzue agian Kezka Dantza Taldeko partaidea delako.

Liburu hau Euskal Kultura Sailaren 8. da, eta beraien web orrian ahal da ikusi, irakurri eta deskargatu. Paperean ez dute salduko, eta bidea errezteko nahian, hona ere ekarri dugu, eta irudian sakatu besterik ez duzue zuzenean joateko.


Comments Off

Irailak 21: Alzheimerraren Munduko Eguna

Irailaren 21ean Munduko Alzheimerraren eguna ospatzen da. Ospakizun honen helburua gaixotasuna ezagutzera eman eta gaiari buruzko informazioa zabaltzea da.

Liburutegian interesgunea jarriko dugu ditugun materialekin osatuta.

Astebete egongo da ikusgai, baina edozein momentutan maileguan hartu ahal da aukeratutako liburua edo pelikula.

Hona hemen aukeratutako tituloak. Bakoitzean sakatuz informazio gehiago lortu ahal duzue.

Eta gehiago jakiteko, begiratu atari hau, seguru zerbait interesgarria topatzen duzuela eta.

 

 


Comments Off

Udarako irakurketa lasaiak

Uste dut beste batzuetan ere esan dugula, baina ahaztu egin baduzue, Liburutegira sartzen diren nobedadeak Pinteresten ari gara ipintzen. Ez dago erosten den guztia, baina bai interesgarriena iruditzen zaiguna.

Blogeko eskuma aldean dago bertarako sarrera “Follow me on Pinterest”-en sakatuz

Hauek dira horietako tablero batzuk:

Euskarazko nobela berriak | Novelas nuevas en euskera

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Helduentzako fikzioa | Ficción para adultos

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Helduentzako ez fikzioa | No ficción para adultos

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Komikiak | Cómics


Comments Off

Uztaileko gomendioak


Comments Off

Askapen Gay eta Lesbianoen Nazioarteko Eguna


Gaur, ekainak 28, gay eta lesbianoen nazioarteko eguna ospatzen da. 1969ko ekainaren 28an hain zuzen ere Stonewallen (New Yorken) gertatutako gatazken ondorioz hasi zen askapen gay eta lesbianoren mugimendua.
Harrosatun gay (ingelesez gay pride) kontzeptua erabiltzen da aldarrikatzeko pertsona bat ez dela bere orientazio sexuala, identitate sexuala edo sexuz lotsatu behar.
Liburutegian gai honi buruzko interesgune bat jarri dugu, hona hemen aukeratutako liburu eta dvd batzuen izenburuak: .
.
.

Beste sexualitateak : sexu-aniztasunerantz
Gay nauzu
Gays y lesbianas, vida y cultura, un legado universal
Las bodas de la semejanza
Víctor o Victoria (DVD)
Con plumas y a lo loco (DVD)

La noche es virgen
Confesiones de una máscara
Teleny
Mi amado míster B.
El lenguaje perdido de las grúas
Maurice


Comments Off

Berriak Hizki handian

Hizki handiak dauzkaten liburu berriak erosi ditugu liburutegian, klikatu argazkiaren gainean eta aukeratu gustokoena. Oso erosoak dira irakurtzeko.
.


Comments Off

Norvegiako Errege Kontsulatu Nagusiaren dohaintza

Pasa den ostiralean bisita berezia izan genuen Liburutegian. Bilbon daukaten Norvegiako Errege Kontsul Nagusiarena, alegia.

Norvegiar literaturako liburu batzuk ekartzera etorri ziren, beraien kultura transmititzeko era aproposa dela ikusten dutelako. Gustura jaso genituen liburu guztiak. Horien artean nobelak, haur literatura eta helduentzako kontakizun laburrak zeuden. Guztira 19 titulo, batzuk guretzat idazle ezagunek idatzitakoak eta, beste batzuk, idazle berriak deskubritzeko.

Nobelen artean, Knut Hansum Nobel sariaren “Hambre“, saritua izandako Lars Saabye Christensenen “El hermanastro“, Unni Lindellen “La trampa de miel” nobela beltza edo Tarjei Vesaasen “El palacio de hielo” daude.

Kontakizun laburren artean, “Mujeres en los fiordos” liburua, 10 emakume idazlek idatzitako ipuinekin, edo Kjell Askildsenen “Cuentos” liburua.

Haur literaturako hainbat ipuin ere ekarri zuten, adibidez “La señora cucharita” (Alf Proysen), “El final del verano” (Stian Hole) edo “24 por segundo” (Bjorn Stotland eta Larsen Ellin).

Nafarroako, Euskadiko eta Kantabriako 10 liburutegitan utzi dute liburu-sorta hau, eta Eibarko Juan San Martin Liburutegia hauen artean egon da.

Egin zuten bisitan Norvegiari buruz hitz egin genuen, beraien eta gure arteko desberdintasunei buruz batez ere. Kontaktuan jarraituko dugula adierazi zuten, ekintzaren bat elkarlanean burutzeko ere.

Hemen dituzue titulo guztiak. Bakoitzean sakatuz informazio gehiago lortu ahal duzue.


Comments Off

Pinterest: Liburutegiko erakusleihoa

Askotan eskatzen diguzue nobedadeen buletinak, zeintzuk izan diren erosi ditugun azken liburuak jakitea, etab.

Baditugu altzari berezi batzuk Liburutegiko sarreran eta bertan kokatzen ditugu nobedade hauek, baina segituan mailegatzen dira eta ez da horren arrastorik gelditzen

Hori saihesteko, Pinteresten zabaldu dugu Liburutegiko erakusleihoa. Bertan agertuko dira azken erosketak eta bertatik jakingo ahal izango duzu ea libre edo mailegatuta dauden

Bertan sartzeko atal bat jarri dugu blogaren eskuma aldean: “Nobedadeak hemen” eta “Follow me on Pinterest” pestaña. Han sakatzerakoan, zuzenean Liburutegiak duen perfilean sartuko zara eta zuk nahi duzun atalera joan ahal izango zara

Momentuz tabloi hauek ditugu: Euskarazko nobela berriak, Helduentzako fikzioa, Ordutegia, Helduen irakurketa kluba, Umeen irakurketa kluba, Gazteentzako nobedadeak, Umeentzako nobedadeak, Txiki Txoko, Interesguneak, Helduentzako ez fikzioa eta Krisia.

Baina gauza gehiago ere joango gara ipintzen, erakusleiho interesgarria iruditzen zaigu eta

Ah!, eta zure profila zabaltzen baduzu, aukera izango duzu gure tabloi guztien edo zuri interesatzen zaizunaren jarraitzaile egitea. Horrela sartzen diren gauza berriei buruzko informazioa jasoko duzu zuzenean


Switch to our mobile site