Munduko egunkariak
Hemeroteka atal barruan, nazioarteko prentsa zerbitzua dugu. Zerbitzu horren bitartez Liburutegiak 55 herrialdetako 175 prentsa titulu izango du eskura, 30 hizkuntzatan idatzita.
Hasiera batean gure herrian bizi diren atzerritarrei bakarrik zuzendutako zerbitzua dirudi. Modu honetara ez dute galduko bere hizkuntzarekiko lotura, eta aukera izango dute berriak beraien herrialdeetan kontatzen dituzten moduan irakurtzeko.
Baina erabiltzaile hauetatik aparte, ikasle-truke proiektuetan parte hartzen dutenek ere erabili ahal izango dute prentsa hau. Horiez gain, hemen bizi baina beste hizkuntza batzuetan trebatu edo horiek praktikatu nahi dituztenek ere ondo ikusiko dute proiektua. Aspalditik dihardugu lanean gai honekin Liburutegian, eta horregatik bere funtsa bibliografikoan hizkuntza ikastaroak eta beste hizkuntzatan dagoen literatura ere eskeintzen dira.
Goizero hainbat titulu inprimatzen dira DIN-A3an, eta publikoaren eskura uzten dira. Herritarrentzako dohainik da zerbitzu hau.
Egunkarien zerrenda osoa ikusi ahal duzu, herrialdeka sailkatuta.
Gainera, astero irakurri ahal diren tituluen taula bat dugu, eta irakurleen iradokizunak kontuan hartuko dira inprimatzeko orduan.










Liburutegia 2.0