Idazlearekin solasean: Karmele Jaio
Liburutegiak martxan daukan irakurketa klubean Karmele Jaioren Las manos de mi madre liburua irakurtzen ari dira hile honetan.
Irakurketa honi dagokion saioa osatzeko, idazlea bera etorriko da liburuari buruz hitz egitera eta bai klubeko partaideek bai saio honetan interesatuta dagoen edozeinek dauzkan galderei erantzutera.
Otsailaren 14an izango da, arratsaldeko 7etan, bertan Liburutegian.
Date: 6 February 2012
Categories: Hitzaldiak , Irakurketa kluba, Jarduerak , Kultura zabalkundea






Liburutegia 2.0