Pinterest: Liburutegiko erakusleihoa
Askotan eskatzen diguzue nobedadeen buletinak, zeintzuk izan diren erosi ditugun azken liburuak jakitea, etab.
Baditugu altzari berezi batzuk Liburutegiko sarreran eta bertan kokatzen ditugu nobedade hauek, baina segituan mailegatzen dira eta ez da horren arrastorik gelditzen
Hori saihesteko, Pinteresten zabaldu dugu Liburutegiko erakusleihoa. Bertan agertuko dira azken erosketak eta bertatik jakingo ahal izango duzu ea libre edo mailegatuta dauden
Bertan sartzeko atal bat jarri dugu blogaren eskuma aldean: “Nobedadeak hemen” eta “Follow me on Pinterest” pestaña. Han sakatzerakoan, zuzenean Liburutegiak duen perfilean sartuko zara eta zuk nahi duzun atalera joan ahal izango zara
Momentuz tabloi hauek ditugu: Euskarazko nobela berriak, Helduentzako fikzioa, Ordutegia, Helduen irakurketa kluba, Umeen irakurketa kluba, Gazteentzako nobedadeak, Umeentzako nobedadeak, Txiki Txoko, Interesguneak, Helduentzako ez fikzioa eta Krisia.
Baina gauza gehiago ere joango gara ipintzen, erakusleiho interesgarria iruditzen zaigu eta
Ah!, eta zure profila zabaltzen baduzu, aukera izango duzu gure tabloi guztien edo zuri interesatzen zaizunaren jarraitzaile egitea. Horrela sartzen diren gauza berriei buruzko informazioa jasoko duzu zuzenean
Date: 17 May 2012
Categories: Irakurketa gomendioak , Zerbitzuak






Liburutegia 2.0