Fernando Beorleguiren kuadroa Liburutegian|Un cuadro de Fernando Beorlegui en la Biblioteca

Atzo goizean ekitaldi hunkigarria izan genuen Liburutegian. María Luisa Ereñak, Fernando Beorleguiren alargunak, kuadro baten dohaintza egin zigun. Hain zuzen ere, “Ararteko“, Beorleguik 1994an Juan San Martini egindako erretratua Ararteko izan zenean.
Ekitaldira Juan San Martinen alarguna, Mari Paz Ibeas, eta Oier bere semea etorri ziren ere. Motza baina hunkigarria izan zen ekitaldi hau, Esther Kareaga zinegotziak kuadroa bistan utzi zuenean, emakume biak emozionatu ziren eta.
Eibarko Udalak, eta bereziki Juan San Martin Liburutegiak, eskerrak eman nahi dizkiote Beorleguiren familiari dohaintza honengatik.
Ayer a la mañana tuvo lugar un acto emotivo en la Biblioteca. María Luisa Ereña, viuda de Fernando Beorlegui, nos hizo entrega de un cuadro. Concretamente “Ararteko“, un retrato que Beorlegui hizo a Juan San Martín cuando éste era Ararteko.
Al acto acudieron también Mari Paz Ibeas, viuda de Juan San Martín, y su hijo Oier. Fue breve pero emotivo, pues cuando la concejala Esther Kareaga descubrió el cuadro, ambas mujeres se emocionaron.
El Ayuntamiento de Eibar y, en especial la Biblioteca Juan San Martín, quieren agradecer a la familia de Beorlegui su donación.
Date: 2012/06/15
Categories: Bertako bilduma|Colección local, Bideoak|Vídeos, Liburutegia | Biblioteca
Comentarios desactivados






Liburutegia 2.0|Biblioteca 2.0