Zapatuko ipuina programako saio hau urte osoan izan ditugun besteetaz desberdintzen da.
Munduko Paisaiak kanpainaren barruan kokatu dugu ekintza hau, kultur aniztasunean oinarritzen delako.
Dar-Dar produkzioak hitzen arabera, erakusketaren helburua ikusleei orokorrean, haur eta helduei, munduko beste kultura batzuk hurbiltzea da. Honela, beste kultura batzuetako pertsonekin elkarbizitzen ikas dezagun eta era natural batean haien kultura baloratu dezagun.
E.A.E.-n hainbat herritako etorkinak ditugu, herrialde guzti hauen kulturak hurbildu nahi dizkigute baina oraingoz etorkin kopuru altuena duten herrialdeak hautatu dituzte, honela: Bolivia, Kolonbia, Angola, Nikaragua, Nigeria, Ekuador, Senegal, Errumania, Txina, Maroko eta Errusia dira erakusketa honek hurbilduko dizkiguten herrialdeak eta kulturak. Beti ere, E.A.E.-n gaur egun bizi diren kulturen arteko integrazioa, berdintasuna, eta tolerantzia bultzatuz.
Erakusketa honek haurren partaidetza aktiboa bilatzen du, txikienentzat 3-5 urte bitartekoak marrazketa txokoa izango dute eta 6-11 urte bitartekoak irakurketa txokoa eta fitxa didaktiko – ludikoak.
Gainera bakarrizketa antzeztu baten bidez kultura hauetako musika, ipuin, etab.-ez goza genezake.
Erakusketa arratsaldeko 4,30etatik aurrera egongo da ikusgai.







Azken iruzkinak