Bazen behin… urrutiko erresuma batean… landareak eta animaliak hitz egiten zekiten garai haietan… Honelaxe hasiko dira gure ipuinak eta aiton-amonen istorioak gogoratuz mundu zoragarri batera murgilduko gara. Antso ezagutuko dugu, Uxue, lapiko magikoak eta hainbat eta hainbat istorio zein baino zein ederragoa. Nerekin etorri nahi?
Zarauzko hondartzatik jasotako hondar ale bakoitzak ipuin bat dakar, zein izango ote da lehenengoa?
Miriam Mendoza izango da ipuin hauek kontatuko dituena. Otsailaren 4an izango da, beti bezala arratsaldeko 6etan Umeen Liburutegian. 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat pentsatuta dago saioa.
Gogoratu! Eta ordua baino pixka bat lehenago etorri, gero ez dugu lagako sartzen eta.






Azken iruzkinak