Hemen dituzue zapatu honetan egon zen ipuin kontalari saioaren irudiak. Saroa Bikandi aritu zen ipuinak kontatzen inguratu zen ume pilloari
Bestetik, Txabi Arnal agertzen da irudietan ere. Bera umeen irakurketa klubaren dinamizatzailea da
Hemen dituzue zapatu honetan egon zen ipuin kontalari saioaren irudiak. Saroa Bikandi aritu zen ipuinak kontatzen inguratu zen ume pilloari
Bestetik, Txabi Arnal agertzen da irudietan ere. Bera umeen irakurketa klubaren dinamizatzailea da

Saroa Bikandi Durangon bizi da eta bi urte daramatza liburutegietan ipuinak kontatzen. Olerkiak eta abestiak ere tartekatzen ditu ipuinen artean.
Ipuin kontaketa saio hau etxez etxe egingo dugun bide magikoa da , irudiak, ipuinak, olerkiak eta abestitxoekin… lagunduta, bidaiatxo bat egitera goaz!
Zatoz?
Ermuko Drogetenitturri aldizkarian Txabi Arnali egindako elkarrizketa ekartzen dut gure blogera. Bertan idazle ermuarrak aurkeztu berri duen tesiari buruz hitz egiten du: “Heriotzaren tratamendua haur-bilduma ilustratuan. Gaztelaniaz argitaratutako obrak”.
Ez ohizkoa den gaia landu du Txabi Arnalek bere tesian. Tabua izaten da normalean haurrekin heriotzaz hitz egitea, eta hori nabarmentzen da haur literaturan ere. Berak aipatzen duenez elkarrizketan, gaia Euskal Herrian zentratzea zen bere asmoa, baian oso material gutxi topatu du tesi batean landu ahal izateko
Hauxe da Eibarko JSM Liburutegiak zuentzat pentsatuz egin duen bloga. Hemen topatuko duzuena zera da: irakurketa gomendioak, eskolako lanak egiteko laguntza on line eta baita Eibarri buruzko informazioa.
Zuen iradokizunak eta iruzkinak asko interesatzen zaizkigu. Espero dugu hemendik aurrera honen bitartez harremanetan egotea.

EvoLve theme by Blogatize • Powered by WordPress Eibarko Umeen Liburutegia | Biblioteca Infantil de Eibar
Ume eta gaztetxoen txokoa
Azken iruzkinak