Txiki txokoan jasotako nobedadeak. Sakatu irudian gehiago ikusteko
Umeentzako nobedadeak ezagutzeko, sakatu irudian
Gazteentzako nobedadeak ere baditugu. Sakatu irudian aukera ikusteko eta, animatu zaitez oporretan irakurtzera!
Txiki txokoan jasotako nobedadeak. Sakatu irudian gehiago ikusteko
Umeentzako nobedadeak ezagutzeko, sakatu irudian
Gazteentzako nobedadeak ere baditugu. Sakatu irudian aukera ikusteko eta, animatu zaitez oporretan irakurtzera!
Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko 2 ekitaldi antolatu ditugu egun horretarako Liburutegian: Bookcrossing tailerra eta ipuin eta txotxongilo emanaldi bat. Orain azken honi buruzko informazioa emateko nator hona
Irrintzi Taldea
Lau anaia umezurtzak
Apirilak 2, 18:00, Umeen Liburutegian
Iraupena 60’
Kutxa babeslea
Eskuko txotxongilo edo kurriñoen munduan sartzen gaituen emanaldia da. Atzerki mota honek ematen duen bizitasun, konplizitate eta umorean profitatuz, ipuin klasiko honen bertsioa eskaintzen zaie txikienetatik hasita famili publikoari.
Lau anaia bizi diren baserria gainbehera doa. Lanbide berri bana ikastera behartuta daude. Gazteluko printzesa, Ohianeder, asperturik dago eta herensugearen bisitaldia izango du. Hortik aurrera emozio, sentiberatasun eta akziozko antzezpena sortzen da.
ZURRUMURRU ANTZERKI TALDEA
“Hain anitza, hain ederra”
Martxoak 31 marzo
18:00
Umeen Liburutegian / Biblioteca infantil
5 urtetik gorako haurrentzat
Iraupena: 50’
Kutxa babeslea
Mundu anitz batean bizi gara, eta aniztasun horrek aberasten gaitu, ederrago egiten du bizi garen planeta txikia.
Kultur aniztasunaz gain, izaera, gustu, kolore, forma, zapore aniztasuna aldarrikatu nahi ditugu ipuin saio honetan.
Desberdina ederra dela oihukatu eta desberdintasun hori maite eta errespetatzen jakin behar dugula.
Animaliak hartuko ditugu bidelagun, kolorez aldatzen ez zekien kamaleoia kasu eta nork bere burua onartzea zein garrantzitsua den erakutsiko digute istorio dibertigarri eta abentura xelebreetan.

Nobedadeak edo liburuak gaika aurkezteko modu berri bat topatu dugu: Pinterest
Liburu berriak eta gomendatuak atalka sailkatu ditugu, txiki txoko (0-4 urteko irakurleentdako), umeentzako liburuak (5-11 urte bitarteko irakurleendako) eta gazteentzako liburuak (12 urtetik aurrera)
Liburu bakoitzean sartuz gero eta loturan sakatu eta gero, liburutegien sareko katalogora sartzen zara, eta han ikusi ahal duzu ea liburua libre dagoen mailegurako edo erreserbatu behar duzun
Espero dugu zuen interesekoa izatea

Apirilaren 2an, Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzen da mundu guztian Hans Christian Andersen-en jaiotza oroitzeko. Gure Liburutegian hainbat jarduera prestatu ditugu aurten hori ospatzeko
BOOKCROSSING tailerra
BookCrossing-a leku publikoetan liburuak “askatzea” (uztea) da, gero beste irakurleren batek hartu eta gauza bera egin dezan. Helburua liburuak “oihanean” askatzea da beste norbaitek aurki ditzan.
Apirilaren 2an, 16:30ean, Galtzagorri Elkartearen eskutik, tailer bat burutuko dugu liburu batzuk askatzeko. Tailer honetan parte hartzeko aurretik izena eman behar da Liburutegian apirilaren 1a baino lehen. Doan izango da
Bertan, dinamizatzaile batek azalduko du zer egin behar den, zer den bookcrossing egitea, zein helburu duen ekintza honek eta nola egiten den.
Hauxe da Eibarko JSM Liburutegiak zuentzat pentsatuz egin duen bloga. Hemen topatuko duzuena zera da: irakurketa gomendioak, eskolako lanak egiteko laguntza on line eta baita Eibarri buruzko informazioa.
Zuen iradokizunak eta iruzkinak asko interesatzen zaizkigu. Espero dugu hemendik aurrera honen bitartez harremanetan egotea.

EvoLve theme by Blogatize • Powered by WordPress Eibarko Umeen Liburutegia | Biblioteca Infantil de Eibar
Ume eta gaztetxoen txokoa
Azken iruzkinak