Agian ez duzue jakingo, baina datorren 26an Aitxitxa-amamen eguna ospatzen da.
Ziur nago zuen aitxitxa eta amamekin hainbat eta hainbat momentu onak pasatu dituzuela. Eskolara laguntzen zaituztenean, gurasoak lanean dauden bitartean, merienda jaten ari zaretela egunean zehar egin dituzuenak kontatzen dizkizuenean…
Beraiek merezi dutelako, Liburutegitik omenalditxo bat egin nahi diegu. Horretarako, liburu-gida prestatu dugu. Bertan, aitxitxa, amamak eta zuek protagonista zareten ipuinak agertzen dira. Istorio politak, barregarriak, tristeak … baina guztiak zuen gustokoak izango direnak.
Murgildu zaitezte orri hauen tartean, eta esan aitxitxa edo amamari zuekin batera irakurtzeko.






Azken iruzkinak