
Cuore di sarto, “El corazón del sastre” liburuaren italierazko edizioak Vittoria Samarelli saria lortu du. Sari honek “ezagutzeko, sortzeko eta hazteko” jaioak diren liburuen kalitatea aintzat hartzen du. Liburu honen testua Txabi Arnalena da eta ilustrazioak Cecilia Varelarenak.
Jauregi baten bizi den jostun baten istorioa kontatzen digu, barrutik oso hutsik sentitzen den jostun batena. Handik ihes egitea erabakitzen du, bere josteko tresna guztiak hartuta. Herriz herri joaten da eta haietako arazoak konpontzen saiatzen da.
Ez dizuet gehiago kontatuko. Etorri Liburutegia eta eskatu liburua maileguan. Eta zuek deskubritu eta pentsatu zergaitik lortu duen sari hau.
Eta ez da Txabik lortutako lehenengo saria. Beste batzuk ere baditu. Animatu zaitezte bere ipuinak irakurtzera!


Txabi eta Manu Arnalek liburu bat egin dute elkarrekin: 





Oporrak laister datozela eta badakigunez telebista aurrean denbora pasatzen duzuela, Euskara Sailetik iritsi zaigun
Bai txikienak bai nagusitzen ari zaretenok topatuko duzue hemen zerbait denbora pasatzeko. Hori bai, ez ahaztu irakurtzea ere aukera oso ona dela eta egunak denetarako ematen duela!
Mimo eta maitasun handia darien lanak egiten dute etxean.

Azken iruzkinak