Source: Uploaded by user via Eibarko on Pinterest
Armagintzaren Museoak “Made in Eibar” bere bildumarekin loturiko umeen tailer bat antolatu du Nazioarteko Museoen eguna ospatzeko.
Eibarren egindako produktuak abiapuntua izango dira ordu batzuetan umeak gauza berrien sortzaile bihurtzeko.Tailer honen helburuak Eibarko industria ezagutzea, Eibarren egindako hainbat eta hainbat produktu ezagutzea eta kreatibitatea piztea dira.
Tailerra 7 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta bihar, maiatzak 18, izango da, arratsaldeko 5etan.
Bihar gainera sarrera bisitari guztientzat dohanik izango da 16:00etatik 20:00etara.
Source: Uploaded by user via Eibarko on Pinterest











Azken iruzkinak