Galtzagorri Elkartearen proposamenaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Irudiz Irudi Aretoa ekarri dugu Eibarko Juan San Martin Liburutegira.
La Salle Isasi, Urkizu, Probidentziako Andra Mari eta Arrateko Andra Mari ikastetxeetako 5. eta 6. mailako 160 ume inguru hurbildu zarete pasa den astean Liburutegira tailer honetan aktiboki parte hartzera Miren González dinamizatzailearen eskutik.
Tailerrean ilustrazioari buruz asko ikasi duzue, egin dituzuen liburuak ikustea besterik ez da behar hori ziurtatzeko.
Ea gustatu zaizuen nahi dugu jakitea.




Azken iruzkinak