Bere garaian hain arrakastatsua izan zen sagaren azken hiru liburuak Liburutegian ditugu. 2006an erosi genuen “Asedio a Tar Valon” saga honen 17. alea eta egun hauetan bazkide batek argitu ditu beste 3 liburu argitaratuta zeudela, “Cuchillo de sueños”, “La tormenta” eta “Torres de Medianoche”.
Robert Jordan 2007an hil zen, baina badirudi Brandon Sandersonek, egilearen apunteak onarri hartuta, trama guztiak argituko dituen azken liburu bat “A memory of light” prestatzen ari dela.
Urtero bezala, aurten ere Apirilaren 23an Liburuaren eguna ospatzen da mundu zabalean, baita gure Liburutegian ere. Astelehenean Jon Zabaleta, marrazkilari ospetsuak bere “Komiki tailerra”n liburuak nola ilustratzen diren erakutsiko digu. Saio hau 5etan hasiko da eta LH3, LH4, LH5 eta LH6ko gaztetxoentzat da.
Bestalde, apirilak 24an Arratsalde Literaioetan Ernest Hemingway-en “Paris era una fiesta” aztertuko dute.
Asteazkenean, hilak 25, arratsaldeko 5etan Ana Meabe izango dugu ipuinak kontatzen; saio hau HH5 eta LH1eko haurrentzat zuzenduta dago.
Elgoibarko mapa toponimikoa aurkeztu berri da. Mapa hau, Gotzon Garate bekaren bidez egindako ikerketa toponimikoaren emaitza da. Bertan jasotzen dira herriko kale, industrialde, auzo, baserri, aurkintza, erreka eta mendien izenak. Esan beharra dago ikerketan jasotako izen guztiak 2.300 inguru izan direla; baina denak mapan sartzea ezinezkoa denez, leku-izen garrantzitsuenak, 800 inguru, jaso dira mapan.
Informazio gehiago
Atzo arratsaldean Maider Galarzaren ipuin kontalari saioa izan genuen Liburutegian. Ume ugari hurbildu ziren ipuinak entzutera eta odo gustora egon ginen.