Apirilaren 7an, arratsaldeko 5etan, Jon Zabaleta marrazkilariaren eskutik KOMIKI TAILER bat izan genuen liburutegian.
Nahiz eta sekulako eguraldi ona egin eta Euskal Herriko itzulia Elgoibartik pasa, talde polita bildu zen. Asko ikasi eta oso ondo pasa genuen.
Jonek marraztutako ipuin batzuk:
-Irri eta barre
-Metak eta kometak
-Mixi marrau
-Txerrama errudun
-Margolin
-Arre! arre!
-Sei lagun, sei sekretu…
Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen
El 7 de abril celebramos un taller de comic, dirigido por Jon Zabaleta
