Iban Barrenetxearen ilustrazioen erakusketa  antolatu du Ongarri argazki taldeak. Elgoibarko Kultur Etxean egongo da maiatzaren 17tik 31ra bitartean.

Gotzon Garate Udal Liburutegiak, erakusketa honekin bat eginez, Barrenetxeak  ilustratutako liburuak bildu eta eskuragarri jarri ditu.

Liburutegiko erakusketa

Apirilak 23an, Liburuaren eguna ospatzeko, Oihulari Klowneko Belen Azkarate izan dugu liburutegian ipuinak kontatzen. Egia esan, ipuin goxoak entzuteko bakarrik ez, baita dastatzeko aukera ere izan dugu.

 

Apirilak 23an, Liburuaren eguna ospatzeko, Oihulari Klowneko Belen Azkarate izango dugu Liburutegian, arratsaldeko 5etan, ipuinak kontatzen. Saio hau HH5 eta LH1eko haurrentzat zuzenduta dago.

Gaur Ana Meabe ipuin kontalaria izan dugu gure artean. Ipuin politak kontatu dizkigu eta oso ondo pasa dugu.

Hurren arte Marilur!!!

Otsailak 21ean Miriam Mendoza ipuin kontalaria izan genuen gurekin. Bi saio eskeni zituen. Lehenengo saiora  4 urteko haurrak etorri ziren eta oso gustora egon ziren. Bigarrenean berriz, 5 eta 6 urtekoak izan ziren entzule.

© 2013 Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiaren BLOG-a Suffusion theme by Sayontan Sinha