Mexikoko Fondo de Cultura Económica argitaletxeak Toño Malpicak idatzitako eta Iban Barrenetxeak marraztutako “Por el color del trigo” liburua atera berri du. Liburu hau Antoine de Saint-Exupéryren biografia bat da eta honetan Barrenetxearen marrazki dotore eta zoragarriaz goza dezakegu.
Bestalde Nórdica librosen eskutik Grimm anaien “Blancanieves” ilustratu du, eta bere obra guztietan bezala, xehetasun eta gustu haundiko marrazkiak ikusi ditzakegu honetan ere.