Gobela, San Nikolas, Villamonte
arri
This user hasn't shared any biographical information
Posts by arri
Dickens 200 urte geroago
May 8th
Dickens 1812. urtean jaio zen. Armadako diruzaintzako enplegatu baten semea, bigarrena zortzi anai-arreben artean. Haurtzaroko atsekabeek eragin handia izan zuten bere obran. Haurtzaroko lotsak gogoan izan zituen beti. 1823an Londresa joan zen bizitzera bere familiarekin batera. Aita kartzelan sartu zuten eta betun lantegi batean lan egin behar izan zuen hamabi urte zituela. 1827an notario baten bulegoan hasi zen lanean, eta ondoren Morning Herald egunkarian takigrafo gisa familia aurrera ateratzeko.
Bere liburuetan, garai hartako injustizia eta gehiegikeriak salatu zituen Dickensek. Oso behatzaile zorrotza, bere ibilera guztiak, Londreseko auzoetan, bere barruan gordetzen zituen. Umeak bere liburuen heroiak bihurtu ziren. Bertan, pobrezia, tratu txarrak, heriotza eta ezbeharrak adierazten ziren.
Gaur egun, 200 urte geroago, gure munduak, zoritxarrez, antza handia dauka, Dickensen liburuetan agertzen denarekin: langileen egoera, lukurreria, aberatsen eta txiroen arteko ezberdintasuna, etab.
Hemen daukazue beste idazleek idatzitako literatura selekzio bat; liburu hauetan umeek Dickesen protagonistak gogorarazten dizkigute, Dickensen obretan ezagutu genituenak.
Haurrentzako liburu berriak
Jan 19th
Gure haurrentzako liburu sorta berriaren eredu batzuk hemen aurkezten dizkizuegu, ez daude denak, eskaintza askoz zabalagoa delako, guztiak ezagutu nahi badituzu, klikatu hemen eta Villamonteko edo Gobelako liburutegietara hurbildu zaitezte, maileguan hartzeko.
Eskolan berriro
Sep 15th
Uda bukatzeaz batera, ikasturte berria hasi dugu. Berriro etxerako lanak, azterketak,…, baina baita betiko lagunak berriz ikusi eta beste batzuek ere egin, eta gauza pila ikasi.
Oporrak amaiturik, udako alferkeria astindu eta berriro bakoitza bere ohiko betebehar eta ordutegira bueltatzeko garaia iritsi da. Milaka ikaslek hasi dute ikasturte berria. Txikienentzat eskolara bueltatzea gogorregia ez gertatzeko, Villamonteko liburutegitik laguntza txiki bat eskaini nahi dizuegu, eta ipuin batzuk aurkezten dizkizuegu umeei kontatzeko. Liburu horietan agertzen diren umeek ere eskolara itzuli behar dute, batzuek gogo handiz, eta beste batzuek ez hainbeste.
![84-8331-232-8_g[1]](http://liburutegiak.blog.euskadi.net/getxo/files/2011/09/84-8331-232-8_g11-150x150.jpg)
![8482635301[1]](http://liburutegiak.blog.euskadi.net/getxo/files/2011/09/84826353011-150x150.jpg)
![9788420469331[1]](http://liburutegiak.blog.euskadi.net/getxo/files/2011/09/97884204693311-150x150.jpg)
![9788484881117_L38_04_m[1]](http://liburutegiak.blog.euskadi.net/getxo/files/2011/09/9788484881117_L38_04_m1-150x150.jpg)
Babette Cole
Mar 30th
Gaur egunean, umeentzako gelan topa ditzakegun ipuinek ez daukate zerikusirik antzina zeudenekin. Klasikoak, oraindik ere, egon badaude gure apalategietan, baina gaurko ipuinak politikoki zuzenak izaten dira (Txanogorritxoren otzaran ez dago eztirik, gantz gutxiko jakiak baizik…).
Baina, umeentzako literaturaren barruan, gaur egunean, konbentzionalismoaren kontrakoak direnak ere badaude, dibertigarriak eta freskoak, hezkuntzarako tresna bihurtzen direnak.
Babette Cole-ren liburuak, esandakoaren erakusgarri dira. Bera idazle eta marrazkilari dibertigarria eta zirikatzailea da. Bere liburuetan gai zailak eta polemikoak darabiltza, batez ere, kontuan hartzen badugu 12 urte baino gutxiago dutenentzako liburuak direla. Baina Babette Cole-k gai batzuez hitz egiteko, umorez beteta beti aurrera egitea lortzen du, ausardia eta naturaltasun osoz. Egiazalea, umeak bizitzarako prestatzearen aldekoa da, eta horretarako, errealitatearen ezaguera oinarrizkoa dela uste du.
Getxoko liburutegietan, Cole-ren liburuen artean, honakoak aurkitu ditzakezue: “Mamá no me contó” (bertan, homosexualitateaz, hilabete bukaerako diru faltaz, eskola-porrotaz, …dihardu naturaltasunez). Dena den, noraino sakondu gurasoen esku geratuko da.
“Pelos por todas partes” izeneko liburuan, umeak heldu egiten dira hormonei esker, eta horregatik, ilea agertzen da leku guztietatik, pikorrak ere bai…,”Estirar la pata”, (heriotzari buruzkoa)….sakatu hemen , dauden guztiak ikusteko.
Umorez betetako liburu hauek lagundu egingo diete umeei bizitza den moduan ulertzen.
Umeentzako albumak: arte-lanak
Mar 22nd
Umeentzako liburuen artean badaude album batzuk, galeria-arte bat bisitatzea bezalakoa direnak, (Roberto Innocenti, Rob Gonsalves, Rébecca Dautremer, …). Beraiek egindako irudi ederrez gozatzera, hemendik gonbidatzen zaituztegu.
Gonsalves-en marrazkiak gure irudimenarako jokoak bihurtzen dira: pertsonazko dorre bat oso zubi haundi bihurtzen da, bizikletak adaburuen gainean ibiltzen dira, danak daude umeentzako gelan, baina arte-lanak dira, denok disfrutatzeko.
Egin klik irudietan, tituluen erabilgarritasuna kontsultatzeko.



Entzuteko literatura
Feb 9th
Ipuinak entzutea gustatzen al zaizu? Hemendik gogorarazten dizugu datorren ostiralen Kontukarien Kluba-ren lagunak berriro elkartuko direla, Baina beste aukera batzuk aurkezten dizkizugu ere: ipuin kontalaria etxera eraman nahi duenak www.etxegiroan.com atarira jo besterik ez du. Arantxa Iturbe, Eider Rodriguez, Eduardo Galeano, Harkaitz Cano, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Julio Cortazar eta beste egile askoren narrazio laburrak entzun daitezke Etxegiroan webgunean. Euskaraz, ehundik gora audio daude, haur, gazte nahiz helduentzat, eta gaztelaniaz, berriz, beste 50 baino gehiago. Literatura entzungarri bihurtzen dute Maria Uriartek eta Tomas Fernandok: poemak, ipuin laburrak, liburuak, egunkarietako testuak eta liburuen pasarteak landu eta hots bilakatzen dituzte. Narrazio guztiak musikaz lagunduta daude, apropos aukeratuak; benetan merezi du unetxo bat sartzea, beste modu bat literaturaz gozatzeko.
Bestaldetik, kontuan hartu blog honetan bertan, eskumako zutabean, lotura bat dagoela audioliburuak entzun ahal izateko. Baita Getxoko liburutegietan ere audioliburuen bilduma bat gordetzen dugu ; sakatu hemen daudenak ezagutu nahi baduzu.
Euskal eleberri beltza
Jan 31st
Bartzelonan urtero egiten duten BCNegra jaialdian, euskal literaturaren ordezkaritza egongo da aurten lehen aldiz. Nazioarteko 50 egiletik gora egongo dira urtarrilaren 31tik otsailaren 5era egiten ari diren jaialdian. Bartzelona, Suedia, Alemania, Florentzia, Trieste eta Marseilako nobela beltzan adituekin batera, euskal literaturaren ordezkaritza egongo da.
José Javier Abasolo, Jon Arretxe, Aingeru Epaltza eta Asier Muniategik euskal literatura beltza eta kriminalaren errealitate eta etorkizunari buruzko mahai-ingurua egingo dute datorren otsailaren 3an Virreina jauregian, 17:15etan.
Hona hemen Getxoko liburutegietan eskuragarri dauden idazle hauen liburuak eskaintzen dizkizuegu (sakatu izenetan izenburuak ikusteko). Eta eleberri beltza euskeraz irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.
“Gose jokoak”, Suzanne Collins
Jan 27th
Hamabost urtetik gorako gaztetxoentzat liburu aproposa da.. Gose jokoak, Suzanne Collins idazle arrakastatsusua euskarara ekarri du Alberdania argitaletxeak. .Etorkizun hurbil batean girotutako istorioa da. «Izan liteke 2050ean girotutakoa Hondamendi handi bat gertatu da eta herritxo bat atera da garaile. Han Kapitolioak agintzen du eta, urtero, 24 gazte behartzen dituzte Gose Jokoetan lehiatzera. Eta gainontzeko hiritarrak behartuta daude, baita ere, lehia hori telebista bidez ikustera. Joko horietan bat bakarra izan daiteke irabazle; besteak, berriz, hiltzera kondenatuta daude. Protagonista neska bat da.. Katnisse izeneko neskak, bere jarrerarekin erakutsiko du, egoera muturrekoenetan ere, leku egin behar zaiola maitasunari eta errespetuari, eta tiranoei kontra egin behar zaiela, norbere printzipioei eutsiz.
Amodiozko Eleberriak Gazteentzat
Jan 17th
Hemos elaborado una guía de lectura en la que encontraréis una selección de historias de amor dirigidas a cualquiera con más de 12 años de edad (aproximadamente); a veces las protagonistas son chicas, en otras ocasiones son chicos, unas acaban bien, y otras no tanto. En fin, como en la vida misma.
Algunos de los títulos que incluímos son:
El verano en el que todos estábamos enamorados: ese verano, todos con los que se encuentra Leena están enamorados: su madre, su hermano, su amiga,…¿ y Leena?
Bai baina ez baina bai: Este curso nos iremos de viaje de estudios, con la intención de ir de parranda y pasárnoslo bien, pero entre los baños en la playa y las visitas a los monumentos, surgen historias de amor.








