Gobela, San Nikolas, Villamonte
Archive for February, 2011
Ladies and Gentlemen … ¡¡MACBETH!!
Feb 23rd
Konpositore batek ere ez zuen zehaztasunez eta arrakastaz lortu Shakespeare -ren idazlanak moldatzea 1847.urtera arte; libretistak ere ez ziren asusartzen, idazle horren pertsonaiek zuten konplexutasun psikologikoarengatik. Baina, Giuseppe Verdi, Piave-rekin batera, antzerkigilearen lumari musika jartzera arriskatu zen, ikaragarri miresten zuen eta!
Honela, Macbeth izenburuko opera eragingarria izan zen, generoaren bilakaeran italiar estiloaren estutasunari amaiera emanez (jadanik Wagner aurreratu zen Alemanian) eta operari beste balio bat erantsiz, funtsezkoagoa eta dramatikoagoa, egiazko drama baita ordura arte ezezaguna.
Baritonoaren ahotsarentzat idatzia dago, baina haren protagonismoa sopranoak hartzen du, Lady Macbeth-ek, bera izango delako drama honen benetako zirikatzailea. Opera giro ilun eta gaizto baten errotuta dago eta gizakiaren askogura, gorrotoa, jeloskortasuna, hilketa, mendekua, arrangura… islatzen ditu, emakume maltzur baten laguntzaz.
Kantatzeko, ñabardura dramatikoak dituen ahots zorrotza behar da, protagonisten nortasun bihozgabea transmiti dezan. Bai horixe!, María Callas-ek, bere karreraren gorengo aldian, rola hartu, eta munduan zehar abestu zuen.
“Vieni! T´affretta“!, ohean, oso jarrera lizunean etzanda, Macbeth erailtzera behartzen du, lazturari hasiera emanez. Baina opera honek porrot egin zuen, italiar estiloak, “belcantismo”ak, artean eragin handia baitzuen; hala ere, bere bukaera izan zen eta musika dramatikoagoari, “verdiana”izenekoari, bidea eman zion. Besti bi operek finkatuko dute estilo berri hori: “Otello” eta “Falstaff” operek.
María Callas kantari bikainaren abestiak ditugu biblioteketan eta Verdi-ren zenbait opera, biografia, haurrentzako moldaketa aparta CD formatuan eta libretoak ederki taxututa.
This is where we live
Feb 23rd
Hona hemen paperez eta liburuez egindako irudimenezko hiri bati buruzko animazio film bat. Hiru aste lanetan, eta mila liburu baino gehiago erabili ziren bideoa egiteko; honekin, 4th State Publishers argitaletxeak bere 25 urteurrena ospatu zuen 2008 urtean. Oraindik ez baduzu ezagutzen, play-a sakatu.
Ramiro Pinilla eta Getxo
Feb 23rd

Duela hilabete batzuk, Getxoko liburutegiek Ramiro Pinillaren idazlanei buruzko ibilbide literarioa antolatu genuen, Gustavo Iduriagaren eskutik. Iduariagak, Pinilla idazle getxotarrarenen lanetan adituak, Lucía Martínez Odriozola kazetari getxotarraren laguntza izan zuen horretarako.
Proposatutako 5 km-ko ibilbidearen helburua zera da: Ramiro Pinillaren eleberrietako benetako eta asmatutako paisaiak ezagutaraztea, Getxo beste ikuspuntu batetik ikustea, eskarmentu handiko idazlearenetik, hain zuzen; bere lanetan, gure herria den-dena da: jatorria da, unibertsoarena, bizitzarena, askatasunarena…
Aurreko ibilbide gidatu hori ezin izan bazenu egin, zeure kabuz egitera gonbidatzen zaitugu, Pinillaren lanak irakurriz edo berrirakurriz; eta ondoren, eskaintzen dizuegun gida eskuetan, zapata erosoak oinetan eta Pinillaren unibertsoa gogoan duzula, beste begirada batez leku eta eraikinak aztertzea:
- Antzinako Antares liburu-denda, gaur egun likore-denda, Sólo un muerto más eleberrian Beltza liburu-denda izenaz agertzen dena
- Katea, Sarrikobason (Laparkobaso Verdes valles, colinas rojas trilogian)
- Venancio gurutzea, Oianditarren eta Ella-ren jauregiak dauden lekua, trilogia berean
- Venta eta Aigeruaren Baseliza, Andra Mari elizatik hurbil (San Baskardo irudizko Getxon)
- Hilerria, Aixerrota, Las ciegas hormigas liburuan agertzen dena
- Arrigunagako hondartza, Pinillaren unibertso literarioaren eta bizitokiaren erdigunea
- Lau Bide gurutzea, “Las ciegas hormigas” liburuan Pepitaren etxea eta trilogiako eskola dagoen lekua
- Portu Zaharra, Koldobike, Beltza liburu-dendaren idazkaria bizi den tokia, baita Benito Muro La higuera liburuan alkate frankista denarena ere
- Punta Begoña, “Palacio Galeon” trilogian
Ramiro Pinilla, Planeta Sariaren finalista, Nadal Saria eta Kritika Saria bere gaztaroan jaso zituena, asmatzaile originala, tematia, borondate handikoa, argitaletxeen munduaren gorabeheretatik kanpo, 40 urtean bidegabeki baztertua izan zen. Baina 2004. urtean, Tusquets argitaletxeak Verdes valles, colinas rojas berrargitaratzea erabaki zuenean, Ramiroren birjaiotze literarioa izan zen eta bigarren sari-sorta heldu zen: Euskadi Nobela Saria, Kritika Saria eta Narratibaren Sari Nazionala.
Idazle handi honen lanetan murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Irakurle aditua bazara, trilogia gustuko izango duzu; zerbait laburragoa nahiago baduzu, Las ciegas hormigas liburuak hunkitu eta ukitu egingo zaitu; baina zeurea eleberri beltza bada, ez galdu Sólo un muerto más. Eta ondoren, paisaia guztietan, leku guztietan zehar lasai ibili… eta adi egon, edozein txokotan Ramirorekin egin zenezake topo eta…
2010. Txostena: liburutegiak zenbakitan
Feb 21st
Hemen behean eta Getxoko Udalaren webgunean kontsulta daitekeen Urteko Txostenean ikusten denez, 2010. urtean 162.440 lagunek bisitatu dituzte liburutegien 4 egoitza finkoak. Kopuru hori errekorra izan da, eta horri kanpoan egin diren ekitaldien partaidetza ere gehitu beharko litzaioke; gainera, bazkide kopuruak ere gora egin du, 23.705 era heldu arte.
Etxera eramateko maileguei dagokionez, aurten 104.405 zenbatu ditugu, 2009. urtean baino ia 100.000 mailegu gehiago.
Liburutegietako funtsak mailegatzeko orduan jendeak dituen lehentasunei dagokionez, atal dezberdinetatik gehien eskatu ziren tituluak ondokoak izan ziren:
- Helduentzako atala: La chica que soñaba con una cerilla y un bidón de gasolina (S Larsson)
- Gazte-umeentzako atala: Misterio en París (T. Stilton)
- Euskara atala: Bilbao-New York-Bilbao (Kirmen Uribe)
- Bideoteka: Eskerrik asko (Pirritx eta Porrotx)
- Fonoteka: Antes de que cuente diez (Fito y los Fitipaldis)
Urteko berrikuntsarik nabarmenenak hauexek izan dira: Romoko eta Areetako liburutegiek Gobelakoan bat egitea, eta ordutegia zabaltzea. Horrek esan nahi du, beste gauza batzuen artean, San Nikolasek eta Gobelak (helduentzako gela) ez dutela ixten eguerdian, astelehenetik ostiralera.
Gainera, aipatzekoak dira gure liburutegiak sarrera 2.0 webean sartu izana: blog honen sorrera, baita Kontularien Klubarena ere eta, noski, gure orriak facebook eta twitter-ean.
Jules Verne Julio
Feb 17th
Frantziara egindako bidaia batean, halabeharrez ailegatu nintzen Bretañako Nanteseko portura eta bertako kalezulo nahasietatik paseatzean, aurrez aurre topo egin nuen harrizko eraikin korrokoil batekin eta bertan plaka bat zegoen… Verne-ren jaiotetxea!
Han, nire irudimena hegan egiten hasi zen, kutsatuta, nork daki, idazle honen espiritu ameslariaz.
Gogora etorri zitzaizkidan lehenengo gauzak egilearen argitasuna eta fantasia izan ziren. Eta orduan galdetu nion neure buruari: zelan izan liteke, ia mundutik ibili gabe, Verne hain irudimentsua izatea?; zelan imajinatu ilargirainoko bidaia ikaragarria (Lurretik Ilargira); zelan deskriba zezakeen XIX. mendean, Munduari bira 80 egunean edo Lurraren erdiguneraino iristea? (Bidaia Lurraren erdiguneraino).
20.000 legoako bidaia ur azpitik izenburuko eleberrian, batiskafo bat deskribatzen du eta Nemo kapitainaren borroka txipiroi erraldoi baten kontra; eta hori guztia, baita moluskuarena ere, gertatu da!
Horretan nengoen… eta bat-batean… portu hura, jendez gainezka imajinatu nuen: nabigatzaileak, merkatariak, mertzenarioak, trafikariak… era guztietako iruzurtiak. A zer-nolako istorioak, abenturak eta espedizioak ailegatuko ziren Julio gaztearen belarrietara.
Lerro hauek omenaldi apal bat izan nahi dute, fikzio zientziaren aitzindariari omenaldia, hain zuzen, zeren eta aurten 183. urteurrena ospatuko dugun. Beraz, irakurtzera gonbiatzen zaituztegu eta haren lanez gozatzera, gure/zuen biblioteketan.
Entzuteko literatura
Feb 9th
Ipuinak entzutea gustatzen al zaizu? Hemendik gogorarazten dizugu datorren ostiralen Kontukarien Kluba-ren lagunak berriro elkartuko direla, Baina beste aukera batzuk aurkezten dizkizugu ere: ipuin kontalaria etxera eraman nahi duenak www.etxegiroan.com atarira jo besterik ez du. Arantxa Iturbe, Eider Rodriguez, Eduardo Galeano, Harkaitz Cano, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Julio Cortazar eta beste egile askoren narrazio laburrak entzun daitezke Etxegiroan webgunean. Euskaraz, ehundik gora audio daude, haur, gazte nahiz helduentzat, eta gaztelaniaz, berriz, beste 50 baino gehiago. Literatura entzungarri bihurtzen dute Maria Uriartek eta Tomas Fernandok: poemak, ipuin laburrak, liburuak, egunkarietako testuak eta liburuen pasarteak landu eta hots bilakatzen dituzte. Narrazio guztiak musikaz lagunduta daude, apropos aukeratuak; benetan merezi du unetxo bat sartzea, beste modu bat literaturaz gozatzeko.
Bestaldetik, kontuan hartu blog honetan bertan, eskumako zutabean, lotura bat dagoela audioliburuak entzun ahal izateko. Baita Getxoko liburutegietan ere audioliburuen bilduma bat gordetzen dugu ; sakatu hemen daudenak ezagutu nahi baduzu.
KONTULARIEN KLUBAren saio berria: Ipuin gorri eta arrosak
Feb 8th
Datorren ostiralean, hilak 11an, KONTULARIEN KLUBAren saio berri batekin gozatzeko aukera izango dugu. Honetan, “Ipuin gorri eta arrosak” kontatuko ditugu, edo bi kolore hauek iradokitzen dizkiguten istorioak: ipuin erotiko edo erromantikoak; banpiro odolzaleei buruzko ipuinak; ipuin ezkerzaleak, Kuba edo SESB-ri buruzkoak; ipuin arriskutsuak, debekatuak…; agian, masailetan gorritasuna eragiten dutenak. Edo zuk zeuk kontatu nahi duzun ipuina.
Hau da dena: aukeratu ipuin labur bat (8-10 minutukoa gehienez), eta prestatu pixka bat, irakurri gabe kontatzeko, hain zuzen (zilegi da txuleta txiki baten laguntza, hori bai)
Baina oraindik kontatzera ez bazara animatzen, etor zaitez entzutera baino ez.
Zure hitzordua: Kontularien Kluba
Villamonteko Kultur Etxea (Algorta)
Otsailaren 11an, ostiralean, 19:00etan
l
Buffa!!!!!
Feb 3rd
Teresa Berganzaren ustetan, mezzo-sopranoak eta baritonoak bigarren mailako kantaritzat hartu dira operaren historian, baina zenbait konpositorek, Gioachino Rossinik, adibidez, behe-ahots horiek garrantzitsutzat jo zituen. “L´Italiana in Algeri“, Rossinik konposatutako opera horren eredu ona da. Opera bufoa da, hau da, komikoa, geroago konposatuko zuen “Il barbieri di Seviglia” maisulanerako saio moduan erabili zuena.
“Serio” eta “Bufo” operen arteko ezberdintasuna interpretazioaren zailtasun teknokoetan datza: azken honetan, ahotsa malguagoa da eta estiloa biziagoa; gainera, amaiera zoriontsua izaten du; serioak, berriz, ez.
Estilo hau XVIII. mendean hasi zen konpositore klasizisten eskutik (Mozart, “Così fan tutte“) eta XIX. mendean jarraitu zuen beste hiru konpositore berritzailerekin: Rossini, Bellini eta Donizetti (“Don Pasquale“). Horien musikalanen bitartez bete-betean sartu zen musika erromantikoan, arrakasta handiarekin, gainera, erromantizismo pentsamolde dramatikoa orekatuz.
Gobela bibliotekan, Getxon “L`Italiana in Algeri” operaren zenbait abesti ditugu eta San Nikolas bibliotekan, libretoa. Izan ere, libretistaren lana konpositorearena bezain garrantzitsua zen, eta bion arteko lankidetzak antzezpen egunera arte iraun zuen. Horren ondorioz, askotan azaleratu ziren euren arteko haserreak.
Zuzenean entzuteko aukera baduzu, “chapeau”, baina ez baduzu aukerarik, gure biblioteketan libretoa, DVDa eta CDa dituzu eskuragarri. Hiru material horiek une atsegina pasatzeko aukera eskaintzen dute, jauregietan gertatzen diren ohiko korapiloak agertzen direlako: bahiketak eta emakume ederrak, printzesak, eunukoak…
Argudioa honako hau da: Aljeriako gobernari bat dontzeila gazte batez maitemindu da, baina maitasunaren sareetan erortze horrek arazo bat baino gehiago ekarriko dizkio, neska ederraren izaera oso bitxia de eta…
Humo y azar
Feb 2nd
Grabado en directo en Córdoba, “Humo y azar” recorre las grandes canciones de los 40 años de carrera de Aute y añade un documental con una conversación a tumba abierta entre el cantante y Pastora Vega. Los primeros días de julio de 2007, Luis Eduardo Aute grabó “Humo y azar” en el Patio de Columnas del Palacio Museo de Viana, un edificio del siglo XIV declarado monumento histórico artístico nacional. Aute fue desgranando lo mejor de su repertorio de toda la vida y las canciones más significativas de su último trabajo “A día de hoy”.
Este concierto ofrece, en doble álbum más DVD, un resumen condensado y exquisito de su carrera; desde clásicos como “Al alba”, “Las cuatro y diez” o “Anda”, hasta “A día de hoy” o “El resto es humo”.
Los dos CD contienen canciones emblemáticas; entre ellas, “Pasaba por aquí”, “Imán de mujer”, “Alevosía”, “Mojándolo todo”, “Dos o tres segundos de ternura”, “Hafa Café”, “Slowly”, “Cada vez que me amas”, “Una de dos”, “Sin tu latido”, “Anda”, “Las cuatro y diez”, “De alguna manera” o “Al alba”. Junto a ellas, las de su último disco “A día de hoy”, como la que da título al álbum, “Esta noche”, “Imaginación”, “Tríptico de luces y sombras” o “El resto es humo”.
El DVD presenta, además de la grabación del concierto, el documental, dirigido por Javier Elorrieta, con guión de Pedro Calvo. La portada del álbum se ha extraído del cuadro homónimo de Julio Romero de Torres.
En “Humo y azar” Aute está acompañado por sus músicos habituales: Tony Carmona (guitarra), Billy Villegas (bajo), Cristina Narea (coros, percusión, guitarra rítimica), Igor Tukalo (teclados) y Antonio Calero (batería)







