Gobela, San Nikolas, Villamonte
Archive for March, 2011
Nola aldatu den Geltokia plaza!
Mar 31st
Martxoaren 31tik apirilaren 3ra bitartean, azken hamarkadetan Algortako Geltokiko plaza nola aldatu den irudietan ikusteko aukera izango duzu.
Plaza berean, eta Kultur Etxeko Liburutegiek antolatzen duten Liburu Azokako ekintzen artean, 70 argazki inguruk Algortako kalea gogorarazten digute, ia autorik ere ez zegoenekoa edota lagunen eta lagun-taldeen bilgunea zenekoa. Geltoki zaharraren irudiak ere ikus daitezke, kantinarenak, gaur egun existitzen ez diren dendenak, metroa eraikitzeko lanenak, eta Algorta Ikastetxeko ikasleenak (zuzendariaren izenez ezaguna zen Don Pablo Akademiako ikasleenak).
Argazki hauek guztiak hementxe bertan ikus ditzakezu, baina datak, pertsonene izena eta beste datu batzuk plazaren irudietan soilik ikusi ahal izango dituzu.
Argazkiren baten kopia lortu nahi baduzu, bidali e-maila San Nikolaseko Liburutegira sannikolas.liburutegia@getxo.net,
Babette Cole
Mar 30th
Gaur egunean, umeentzako gelan topa ditzakegun ipuinek ez daukate zerikusirik antzina zeudenekin. Klasikoak, oraindik ere, egon badaude gure apalategietan, baina gaurko ipuinak politikoki zuzenak izaten dira (Txanogorritxoren otzaran ez dago eztirik, gantz gutxiko jakiak baizik…).
Baina, umeentzako literaturaren barruan, gaur egunean, konbentzionalismoaren kontrakoak direnak ere badaude, dibertigarriak eta freskoak, hezkuntzarako tresna bihurtzen direnak.
Babette Cole-ren liburuak, esandakoaren erakusgarri dira. Bera idazle eta marrazkilari dibertigarria eta zirikatzailea da. Bere liburuetan gai zailak eta polemikoak darabiltza, batez ere, kontuan hartzen badugu 12 urte baino gutxiago dutenentzako liburuak direla. Baina Babette Cole-k gai batzuez hitz egiteko, umorez beteta beti aurrera egitea lortzen du, ausardia eta naturaltasun osoz. Egiazalea, umeak bizitzarako prestatzearen aldekoa da, eta horretarako, errealitatearen ezaguera oinarrizkoa dela uste du.
Getxoko liburutegietan, Cole-ren liburuen artean, honakoak aurkitu ditzakezue: “Mamá no me contó” (bertan, homosexualitateaz, hilabete bukaerako diru faltaz, eskola-porrotaz, …dihardu naturaltasunez). Dena den, noraino sakondu gurasoen esku geratuko da.
“Pelos por todas partes” izeneko liburuan, umeak heldu egiten dira hormonei esker, eta horregatik, ilea agertzen da leku guztietatik, pikorrak ere bai…,”Estirar la pata”, (heriotzari buruzkoa)….sakatu hemen , dauden guztiak ikusteko.
Umorez betetako liburu hauek lagundu egingo diete umeei bizitza den moduan ulertzen.
Zinema mutuaren xarma
Mar 29th
Zinema mutua zinema baino ez delako ideia alde batera utzi behar dugu. Ahotsik gabe baina indar adierazkor nabarmenez kontatzen ziren, XX. mendearen hasieran, zientzia-fikziozko istorioak (Viaje a la Luna edo Metrópolis), abenturazkoak (La marca del Zorro edo El pirata negro), edo Oestekoak (El caballo de hierro). Beste hauek ere aurkitzen situgu: salaketa soziala egiten den pelikulak (La huelga), egiazko dokumentalak (Nanook el esquimal), melodrama (Las dos huérfanas), beldurrezkoak (El hombre que ríe), eta baita zinema erotikoa ere (Consultorio de señoras).
Sarritan hegiegi antzezten zutela iruditzen zaigu, hitzik gabe komunikatzeko, gorputzaren hizkuntzari garrantzi handiagoa eman behar ziotelako. Kameraz eta mugimenduaz ikasten eta esperimentatzen urteak eman ondoren, emaitza tolesgabea dirudi, nahiz eta hori den, hain zuzen ere, erakargarri egiten duena. San Nikolas Liburutegian, maileguan uzteko, pelikula muturi buruzko bilduma handia dugu, gehien erakartzen zaituen generoa aukera dezazun.
2011. Liburu Azoka
Mar 28th
Apirila Liburuaren Hilabetea da Getxon eta, ohi bezala, udal liburutegiek aurten ere Liburu Azoka antolatuko dute, 14. urtez jarraian. Lau egunez, liburuak aterako dira kalera Algortako Geltokia plazan ekimen horren eskutik.
Martxoaren 31tik apirilaren 3ra, Algortako Geltokia plazara hurbiltzen direnek hamaika Getxoko liburu-dendaren postuak bisitatzeko aukera izango dute, literaturaren azken nobedadeak, komikiak eta haurrentzako liburuak erosteko. Ohi bezala, erosketa guztietan %10eko beherapena egingo zaie erosleei.
Bestalde, Kultur Etxeko liburutegiek beren gunea izango dute azokan. Horrela, irakurleei liburuak mailegatzeko aukera eskainiko zaie, eta euren etxeetara eraman ahal izango dituzte. Halaber, umeek eta gazteek komiki eta ipuin interesgarriak aurkituko dituzte bertan irakurri ahal izateko.
Aurten, magiaren mundua izango du ardatz nagusi Liburu Azokak. Hori dela eta, gai hau oinarri hartuta, zenbait ekitaldi izango dira. Horien artean Bizkaiko Magia eta Ilusionismo Elkartearen magia saioak nabarmendu behar dira.
Horri guztiari, ipuin kontaketak, tailerrak, ohiko jendaurreko irakurketa (ikasle getxotarren eskutik) gehitu behar zaio. Halaber, azokan argazki zaharren erakusketa egongo da. Horretan Getxoko hainbat garaitako irudiak izango dira ikusgai, San Nikolas plazako liburutegiko tokiko bildumakoak.
Horrezaz gain, aurten ere zenbait egilek parte hartuko dute azokan eta liburuak sinatuko dizkiete bisitariei. Aurten, honako egile hauek egongo dira Getxon: Mikel Valverde, Willy Uribe, Gotzon Mantuliz, Guadalupe Oteo, Asís Arana, Elena Moreno, Ander Delgado eta José Almeida.
Horrela, bada, lau egunetan zehar, Algortako Geltokia plaza liburua protagonista duen gune bat izango da. Bertan, gainera, publikoak giro ludikoaz gozatu ahal izango du egingo diren ekitaldiei esker.
2011. Aixe Getxo Sariak
Mar 24th
Imanol Landa alkatearen eskutik jaso zuten pasa den astelehenean “Aixe Getxo!” saria udalerriko 14 norbanako eta ekimenek. “Kultur munduaren hainbat arlotan sortutako jardueren lana, konpromisoa eta zabalkundea azpimarratu” nahi izan zuten, iluntzean, Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian egindako ekitaldiaren bitartez.
Sarituak hauexek izan ziren:
- Ikusizko eta ikusentzunezko arteak: Getxophoto
- Arte eszenikoak: Garbi Losada, antzerki-egilea, zuzendaria eta aktorea
- Musika klasikoa: Fernando Velázquez
- Musika garaikidea: We are Standard
- Literatura: Willy Uribe idazle eta argazkilaria
- Diseinua: Jota mas Ge
- Arkitektura eta eremu publikoa: Bizkaia Zubia
- Gastronomia: Itsaso Arana sumillerra
- Kultura hezkuntzan eta baloreetan: Aitor Zabalgogeaskoa “Mugarik gabeko medikuak” erakundearen zuzendaria
- Berrikuntza eta zientzia kultura: Xabier Uribe-Etxebarria, “Anboto”konpainiaren sortzailea
- Kultura ondarea, hautemangarrieta hautemangaitza: Algortako bertsolari eskola
Aldez aurretik ezagunak ziren saridunei ustekabean gehitu zitzaien Eugenio Gandiaga. Hunkituta, ikusle guztiak zutik eta txaloka zituela, Getxoko Kultur Etxearen buruan 27 urtez egindako lanagatik egin zioten aintzatespena. Gandiagarekin batera, beraien ibilbide profesionalagatik, Vicente Larrea eskultoreak eta Ramiro Pinilla idazleak (ekitaldira joan ezin izan zuena) saria jaso zuten

Umeentzako albumak: arte-lanak
Mar 22nd
Umeentzako liburuen artean badaude album batzuk, galeria-arte bat bisitatzea bezalakoa direnak, (Roberto Innocenti, Rob Gonsalves, Rébecca Dautremer, …). Beraiek egindako irudi ederrez gozatzera, hemendik gonbidatzen zaituztegu.
Gonsalves-en marrazkiak gure irudimenarako jokoak bihurtzen dira: pertsonazko dorre bat oso zubi haundi bihurtzen da, bizikletak adaburuen gainean ibiltzen dira, danak daude umeentzako gelan, baina arte-lanak dira, denok disfrutatzeko.
Egin klik irudietan, tituluen erabilgarritasuna kontsultatzeko.



martxoak 21: arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna
Mar 21st
Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Saharpeville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.
Getxoko Udalak eta Getxoko Etorkinak biltzen dituen Plataforma osatzen duten Elkarteek data hori gogora ekarri nahi dute, Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren kontrako VII. Jardunaldien bidez; eta Liburutegiek behean eskaintzen dizuegun Irakurketa Gidarekin lagundu dugu.
Berdintasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioak oinarrioinarrizkoak dira arrazakeriaren, arrazagatiko diskriminazioaren, xenofobiaren eta antzeko intolerantzia-moduen kontrako borrokan.
Kultura arteko elkarbizitzaren eta udalerriko kohesio sozialaren oinarrizko printzipioak ere badira.
Zentzu horretan, eskainitako irakurketen eta pelikulen bidez herritarren gogoeta kritiko eta konstruktiboa sustatzea da gure helburua.
Nur eta magia-kanpamentua
Mar 17th
Hona hemen Toti Martinez de Lezearen argitaratuko azken liburua. Uda bukatzen ari da eta Nur oso udaleku berezi batera joan da, egiazko magia egiten den udaleku batera. Handia denean magialaria izan nahi du, eta orain lehenengo trikimailuak ikasiko ditu. Oliver eta Txagu Magu magialariak ezagutuko ditu. Eta baita beste magia-ikasleak ere. Baina udalekuan badira misterioak, eta Nurrek eta bere lagunek poliki-poliki argituko dituzte misterio horiek.
Nur eta magia-kanpamentua da bildumaren bosgarren emanaldia. Aurrekoak bezala, zortzi urtetik gorako neska-mutilentzat liburu aproposa da eta arrakasta bermatua izango da, dudarik gabe.
Idazle honen beste liburuak irakurri nahi badituzu, sakatu hemen.
“Los que hemos amado”, Willy Uribe
Mar 15th

Willy Uribe idazle getxotarrak bere azken lana aurkeztuko du bihar, martxoak 17: “Los que hemos amado” eleberria, hain zuzen ere. Aurkezpena Algortako Kultur Etxean izango da, 19:00etan eta horretan egileak berak, Ramiro Pinilla idazleak, Lucía Martínez Odriozola kazetariak eta Enrique Murillo argitaratzaileak parte hartuko dute.
2010eko Eleberriaren Tusquets Sariko finalista eta 2009 Silverio Cañada Sariaren irabazle, Uribek engainua, dirugosea, gezurra eta traizioa dakartzan trama bildu du Los que hemos amado lanean, amodio istorio berezi batez jantzia. Horren protagonista, Maroko hegoaldera, olatu handien bila bidaiatuko diren Getxoko gazte bikote bat da.
Lan berrian, narratzaile ahaltsu eta berezi erakutsi du bere burak Uribek. Bere istorioak azalekoak izan arren, bere liburuetan agerikoa da betiere indarkeriarekin bizitzen ikasi duen gizarte baten sakontasuna.
Bere lan guztiak lortu daitezke Getxoko Liburutegietan. Berak eramandako blogetan ere idazkiak jarraitu ahal izango duzu: Una imagen y mil palabras y Surf, fotos y palabras. Blog hauetan, gehien interesatzen zaizkion gaiak lantzen ditu: literatura, kazetaritza, surfa eta argazkigintza.
Haute cou L ture
Mar 14th

100 años de ilustración de moda de Cally Blackman.
En el albor de 1900 hubo una revolución en el mundo del arte, un hito que cambió sus estructuras; se pasó de la figuración a la abstracción. Las bases de su concepción, que no se habían modificado desde el Renacimiento con Vasari fueron removidas por Picasso y fluyeron las vanguardias.
Éstas irrumpen tan rápido como sucumben, son efímeras como la propia moda.
París se convirtió en la capital mundial del arte y fue allí también donde emergieron el diseño y la moda en su concepción moderna.
Arte, moda e ilustración no pueden separarse por completo, puesto que la última se basa principalmente en el uso de técnicas artísticas tradicionales para presentar nuevas tendencias en el vestir. La ilustración de revistas especializadas, por tanto, pasa a ser considerada por algunos críticos ARTE en su contexto comercial.
Cally Blackman, autora del interesante libro que presentamos y recomendamos, nos demuestra la juntura entre arte y moda, a través de la historia de la ilustración. El trabajo de los ilustradores está por tanto de lleno implicado en el mundo del arte y su función es hacer atractivo un producto para su venta.
Así, las grandes firmas de moda, haciéndose eco de la demanda social, cultural, de difusión y económicas, siempre sin perder de vista el contexto y la finalidad comercial, han recurrido desde siempre al atractivo de presentar sus propuestas a través de deliciosas ilustraciones (Andy Warhol, Ljubov Popova).
Givenchy, Lacroix, Saint-Laurent, Gustafson… confiaron en el buen hacer de René Gruau, ilustrador favorito de Dior y un genio de la comunicación visual. Las revistas parisinas de moda de los años 50, dirigidas a las damas de la alta sociedad, estaban inundadas de sus bellas ilustraciones. Su obra simboliza el glamour y la sensualidad, hechos de lujo, frivolidad, futilidad y narcisismo.
(Si te gusta el mundo de la moda y quieres profundizar en él, te ofrecemos otros títulos que te pueden interesar)



















