Gobela, San Nikolas, Villamonte
Archive for April, 2011
Aste Santuko ordutegia
Apr 13th
Apirilaren 15etik 30era bitartean, liburutegietako ordutegiak honako hauek izango direla gogorarazten dizugu:
Astelehenetik ostiralera, 9:15 – 13:00 eta 16:15- 20:00
Larunbatean, 9:15 – 13:00
Jaiegunetan, aldiz, hau da, apirilaren 21etik 25era bitartean, liburutegiak itxita egongo dira.
Barkatu eragozpenak.
2011 urte osoko egutegia, ordutegien aldaketekin eta jaiegunekin batera ikusi nahi baduzu, klikatu hemen
Te recordamos que entre los días 15 y 30 de abril de 2011, los horarios de las bibliotecas cambian, pasando a ser los siguientes:
De lunes a viernes, de 9:15 a 13:00 y de 16:15 a 20:00
Sábados, de 9:15 a 13:00
Además, los días de fiesta, es decir, del 21 al 25 de abril, las bibliotecas permanecerán cerradas.
Te pedimos disculpas por las molestias.
Si quieres ver el calendario de todo el año 2011, con los cambios de horario y las fiestas, haz click aquí
Diva Xarmangarriak
Apr 7th

Verdi-ren “La Traviata”n Anna Netrebko sopranoa kantari
Vienako Staatsoper Anna Bolenaren munduko estreinaldiaren agertokia izan da. Sarrerak salgai jarri ziren egunean bukatu ziren, eta birsalmentan 1.000 eurotan ere ordaindu ziren (huskeria otsailean bertako Balleta ikusteko palko batek balio zuenarekin konparatua, 17.000 euro).
Baina, egia esateko, ez da harritzekoa, protagonista nor zen kontuan izanik. Forbes aldizkariaren arabera, gaur egun, soprano hau eragin handikoa da opera munduan, eta duen ospea, gainera, zabaldu egin da aurreko agerraldiaren ondoren. Hurreratze bat proposatzen dizuegu Netrebko-ren lanera Verdi-ren musikaren bitartez (edo alderantziz).
Beste proposamen bat “Don´t give up” Ainhoa Arteta kantariaren eskutik
Eta honen azken lana aukeratu dugu, ohikoa ez duen beste erregistro bat aurkezten duelako. Puristek kritikatu ohi dituzte interprete lirikoen saiakerak “pop” munduan. Guk zeuok baloratzea nahi dugu. Biblioteketan materialak eskaintzen ditugu bera hainbat generotan entzuteko: Villamonten badago, besteak beste, aria-sorta ederra (Puccini, Leoncavallo), eta Gobelako mediatekan azken CDa, Peter Gabriel-en, Louis Amstrong-en eta Sabina-ren kantak, esaterako, interpretatzen dituena.
Eta konparazioak gorrotagarriak badira ere, eta ospetsuen artean areago, METen izandako arrakasta kontuan hartuz, ziur gaude Ainhoak, bere edertasun fisikoarekin eta ahots-tinbrearekin, arrakasta lortuko duela apirilaren 9an Euskalduna Jauregian, “Eugene Onegin” operan, Tatianaren interpretazioarekin.
Denok jakitun gara tolosarrak pasatu zuen krisialdiaz, zeren ahotsik gabe geratu zen bi urtetan, eta horrek guztiz kezkatu zituen bere jarraitzaleak.
Baina “fenix” hegaztiaren antzera, berragertu egin zen, eta, gainera, bere ahotsa hobetuta. Haren ahotsak bilakaera izan du eta ederragotu egin da. “Spinto” bihurtu ote? Erakutsiko al digu hizkuntzaren (errusiarra) eta estilo lirikoaren zailtasuna tonu mediterraneoarekin bateratzeko gai dela?.
Anna Netrebko-ren arrakastak mundu osoan izan du oihartuzuna; gipuzkoarraren kasuan errepikatzea espero dugu, bestela, beti geratuko zaigu Puccini, haren esparru pribatua.








