Gobela, San Nikolas, Villamonte
Archive for May, 2011
“El corro de las niñas, el círculo de las mujeres”, Mari Cruz Garrido
May 23rd
LIBURU AURKEZPENA
Kultur Etxeko Liburutegiok oso liburu berezi baten aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu:
“EL CORRO DE LAS NIÑAS, EL CÍRCULO DE LAS MUJERES: un repaso al juego del corro desde sus orígenes como elemento de la cultura femenina”
Lan hau ikerketa luze eta lan sakonaren ondorioa da. Lan honez bidez, emakumeek eta neskek kaleetan eta plazetan abesten zituzten abestiak herriko kantutegitik berreskuratu eta bildu ditu Mari Cruz Garridok, altxor hau galdu aurretik gordetzeko eta gogorarazteko asmoz.
Baina Mari Cruz Garridoren liburuaren ekarpenik onena zera da: analisi historikoa, antropologikoa, literarioa eta hausnarketa feminista argia. Liburu hau, ziur aski klasiko bihurtuko da gai horretan. Umore eta informazioz beteta dagoen liburu hau, idazleak berak aurkeztuko digu datorren ASTEARTEAN, HILAK 24, arratsaldeko 7etan, Villamonteko Kultur Etxean. Sarrera dohainik.
Ikasteko leku eskaintza
May 11th
Maitzaren 14tik uztailaren 3ra bitartean ordutegia zabaldu egingo da.
LIBURUTEGIAK:
San Nikolas eta Gobela Helduak liburutegiek, astelehenetik ostiralerako etengabeko ordutegiari eusteaz gain (08:30 – 20:30), larunbatetan ( 09:15 – 13:00) eta igandeetan ere (16:15 – 20:00) irekiko dute. Bestalde, Villamonte eta Gobela Haur Gazteak liburutegiek haien ohiko ordutegiarekin jarraituko dute.
KULTUR ETXEAK:
Romo: Santa Eugeniakoa itxi egin da eraikina eraisteko; horren ondorioz, Lope de Vega kaleko Kultur Etxean (antzinako Romoko liburutegian) erabiliera anitzeko gela batzuk prestatu dira. Bertan, ikasteko gela batzuk erabili ahal izango dituzue arratsaldez (16:00 – 21:00), larunbatetan (09:00 – 13:00 eta 16:00 – 22:00) eta igandeetan arratsaldez (16:00 – 20:00)
IKASTETXEAK:
Ikasteko leku eskaintzarik zabalena Juan Bautista Zabala Eskolan, Romo Eskolan eta Caro Baroja Institutuan dago. Horietan, behar beste gela prestatuko dira, eskaeraren arabera. Ikastetxe horien ordutegia hauxe izango da: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 22:00atara; larunbatak eta igandeak, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00atara. Hartu kontuan Zabala Eskolako ikasteko lekuak ezin izango direla erabili Hauteskundeen asteburuan (maiatzaren 20, 21 eta 22an).
Kartela handituta ikusu nahi baduzu, egin klik gezien laukian:
Poltsikoan eramatekoak
May 4th
Liburu elektronikora berandu heldu zarela edo orririk pasatu gabe irakurtzea gauza bera ez dela uste dutenetarikoa bazara, Ediciones B-k ateratako “Librinos” bilduma agian gustukoa izango duzu.
Benetako patrikako liburuak dira, edonora eramatekoak; pisu gutxikoak eta leku gutxi hartzen dute. Metrorako edo autobuserako, hondartzara eramateko, edozein momentutan irakurtzeko aproposenak dira.
Formatua horizontala da, letra ez da oso txikia, eta, oraindik aukeratzeko ale gutxi egon arren, ziur aski bilduma, poliki-poliki, handitzen joango da.
Getxoko Liburutegietan librinoak erosi ditugu, ea irakurleei zer iruditzen zaizkien. Oro har, jende orok abantailak nabarmentzen ditu. Ikusteke dago zelan zaharkitzen diren…
Eleberri eta pelikulen bilaketa jeneroaren arabera
May 2nd
Ezagutzen al dituzue gure generoen ikonoak? Getxoko Liburutegietan eranskailu txikiak erabiltzen ditugu horretarako; gure aburuz genero jakin batekoak diren pelikula edota liburuetan eranskailuak jartzen ditugu, bizkarraren goiko partean. Eranskailuetan agertzen diren irudiek argi adierazten dute generoa: robot bat zientzia-fikzioa irudikatzeko, bihotz bat eleberri eta pelikula erromantiko-sentimentalerako, txalupatxo bat bidaia-liburuetarako… Eta, gainera, irudia bilatu behar ez izateko (agian, betaurrekoak ez dituzu liburutegira ekarri), irudi bakoitza kolore ezberdin batez koloreztatuta dago; horrela, zure interesekoa den kolorea bilatuta, nahi duzuna aurkituko duzu.
Liburu edo pelikula guztiek daramate halako eranskailurik. Pelikulei dagokienez, “drama” edo “komedia” izenekoek ez dute hori adierazten, oso termino orokorrak direlako; hala ere, beste eranskailu bat eraman dezakete (bihotzarena “komedia erromantikoa” izeneko pelikuletan, adibidez). Eleberri edo ipuinei dagokienez, genero zehatz bati ez dagokionean, ez dute eranskailurik eramaten.
Beraz, badakizu: genero zehatz bateko pelikulak ikusi edo liburuak irakurri nahi badituzu, erraz daukazu: bilatu ikonoa eta… apalategietan barrena ibili!
Eta ez ahaztu: generoaren araberako bilaketak gure OPACen ere egin ahal dituzu (OPAC liburutegietako katalogoa kontsultatzeko web orria da), generoaren izena idatzita dagokion laukian.
![]()










