Archive for June, 2011

VI mercado solidario 2011

Liburu solidarioak Getxon

Gaur, ekainak 2, Bigarren Eskuko Liburu Azokaren 6. edizioa hasiko da. Ekimen hori, Getxoko Liburutegi Zerbitzuak antolatuta, hilaren 5era arte egongo da zabalik, Algortako Geltokia plazan. Ohi bezala, bildutako dirua hezkuntza proiektu batean erabiliko da. Aurten, Nikaraguara bideratuko da, Educación Sin Fronteras GKEren bitartez. Azokaren ordutegia honako hau izango da 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Igandean, ekainak 5, goizez irekiko da soilik. 

Horrela, lau egunean zehar, bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukera izango dute.  Salmentan jarriko diren liburuak partikularrek liburutegiei emandakoak dira. Liburu guztiek prezio sinbolikoak izango dituzte, euro bat inguru. 

Aurten, 17.000 bat liburu salduko dira, udal liburutegiei emandakoak. Horiek guztiak banan-banan aztertzen dira, liburutegien bildumari zeintzuk gehitu dakizkiokeen erabakitzeko.

Udal liburu-bildumara pasatzen ez diren hainbat liburu interesgarriak gerta daitezke publikoarentzat eta, hori dela eta, udal liburutegiek saltzea erabaki zuten. Horrela sortu zen Bigarren Eskuko Liburu Azoka.

Aurreko ekitaldian 13.000 bat liburu saldu ziren bertan eta onarpen zabala izan zuen ekimen hori.