Gobela, San Nikolas, Villamonte
Archive for April, 2012
San Nikolas plaza atzo eta gaur
Apr 27th
Egun hauetan Getxoko Liburu Azoka bisitatu baduzu, ziur aski “San Nikolas plaza atzo eta gaur” izeneko erakusketa ikusi duzu. Baina, badaezpada, erakutsitako argarzki gehienak hemen eskaintzen dizkizugu, zeuk ere gozatu ahal izateko. Plazaren aurrealdean dagoen eraikin aterpeduna XIX. mendearen amaiarakoa da. Udaletxea eta eskola izan zen, eta geroago, epai-etxea. Gaur egun San Nikolaseko Liburutegia dago bertan
Si en estos días has visitado la Feria del Libro de Getxo, habrás visto nuestra exposición de fotos al aire libre titulada “La plaza de San Nicolás ayer y hoy”. Por si no has tenido ocasión, te mostramos aquí, para que puedas disfrutarlas, una gran parte de las fotografías expuestas. El edificio porticado que preside la plaza es de finales del siglo XIX. Fue Ayuntamiento, escuela, y más tarde, juzgado. Lo ocupa actualmente la Biblioteca de San Nicolás
Getxoko Liburu Azoka: zinearen mundua
Apr 18th
Ostiralean, apirilak 20, Liburu Azoka izango da Getxon berriro ere. Datorren astelehenera arte udal liburutegiek antolatutako ekimen horrek bertoko hamar liburu-dendaren etxolak eta hainbat jarduera, hartuko ditu. Azken horiek zinearen mundua izango dute ardatza aurten. Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da, ostiralean eta astelehenean izan ezik. 20an, arratsaldez soilik irekiko da; 23an, berriz, ordubete lehenago itxiko da arratsaldean.
Azokan, bisitariek liburuen, komikien eta haurrentzako ipuinen azken nobedadeak erosteko aukera izango dute. Halaber, jarduera anitz izango dira: ipuin kontaketak, tailerrak, film laburren proiekzioa, hitzaldia, ikasle getxotarren ohiko jendaurreko irakurketa eta egileen sinatze-saioak, besteak beste. Horiez gain, udal Immigrazio Arloaren eta Euskara Zerbitzuaren eskutik kultura anitzen kondairen eta mitoen inguruko postu bat egongo da.
Ohi denez, Kultur Etxeko liburutegiek beren gunea izango dute azokan. Horrela, irakurleei liburuak mailegatzeko aukera eskainiko zaie, eta etxera eraman ahal izango dituzte. Halaber, umeek eta gazteek komiki eta ipuin interesgarriak aurkituko dituzte bertan irakurri ahal izateko.
Beheko irudian, programa osoa kontsultatu ahal duzu:








