Zer da?

Argi-hizkiak Getxoko literatura-lehiaketa bat da, euskaraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. Argazki, erretratu, potret edo fotografia hitzak erabiltzen ditugu euskaldunok grezieraren photos (argia) eta graphis (marrazkia, idazkera) hitzekin sortutako fotografia hitza adierazteko. “Argiarekin marraztea edo idaztea” da, beraz, fotografia hitzaren jatorrizko esanahia. Getxon horrelako lehiaketarik ez dagoela ikusita, antolatzaileok bi helburu lortu nahi ditugu: alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea; eta, bestetik, Getxoko eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.

Nortzuk gara antolatzaileak?

Egizu Getxo euskaldun elkartea, Uk aldizkaria, Getxophoto ekimena eta Getxoko Udala

Zeintzuk dira lehiaketaren ezaugarriak?

  • Lehiaketan 16 urtetik gorako edonork har dezake parte, Getxon erroldatuta egon edo ez.
  • Testu bakoitza argazkietako batean egongo da oinarrituta, eta egileak adierazi beharko du zein den aukeratu duen argazkia (argazkiaren eta argazkilariaren izenak idatzita).
  • Bi kategoria izango ditu lehiaketak: sms bidezkoa (160 karaktere gehienez) eta posta elektroniko bidezkoa (100 hitz gehienez).
  • Testuak euskaraz idatzita egon behar dira, euskara batuan edo edozein euskalkitan.
  • Edozein testu mota onartuko da (prosa, olerkia, bertsoa…).
  • Oinarriak, argazkiak eta informazio guztia, non?

www.egizu.org/literatuta/argihizkiak

argi.hizkiak@gmail.com

619 935 541