Gobela, San Nikolas, Villamonte
Liburuak
Dickens 200 urte geroago
May 8th
Dickens 1812. urtean jaio zen. Armadako diruzaintzako enplegatu baten semea, bigarrena zortzi anai-arreben artean. Haurtzaroko atsekabeek eragin handia izan zuten bere obran. Haurtzaroko lotsak gogoan izan zituen beti. 1823an Londresa joan zen bizitzera bere familiarekin batera. Aita kartzelan sartu zuten eta betun lantegi batean lan egin behar izan zuen hamabi urte zituela. 1827an notario baten bulegoan hasi zen lanean, eta ondoren Morning Herald egunkarian takigrafo gisa familia aurrera ateratzeko.
Bere liburuetan, garai hartako injustizia eta gehiegikeriak salatu zituen Dickensek. Oso behatzaile zorrotza, bere ibilera guztiak, Londreseko auzoetan, bere barruan gordetzen zituen. Umeak bere liburuen heroiak bihurtu ziren. Bertan, pobrezia, tratu txarrak, heriotza eta ezbeharrak adierazten ziren.
Gaur egun, 200 urte geroago, gure munduak, zoritxarrez, antza handia dauka, Dickensen liburuetan agertzen denarekin: langileen egoera, lukurreria, aberatsen eta txiroen arteko ezberdintasuna, etab.
Hemen daukazue beste idazleek idatzitako literatura selekzio bat; liburu hauetan umeek Dickesen protagonistak gogorarazten dizkigute, Dickensen obretan ezagutu genituenak.
Igarkizunak
Mar 12th
“Igarkizunak” (“Enigmak”) da. Sorta txiki bat daukazu hemen. Non edo eskuragarri dauden jakiteko, klikatu hurrengo izenburu edo autoreen zerrendan:
Humberto Eco “El nombre de la rosa”; Luis García Jambrina “El manuscrito de nieve”; Antonio Gómez Rufo “La abadía de los crímenes”; Toti Martinez de Lezea “La universal”;Matthew Pearl “La sombra de Poe”; Javier Sierra “La cena secreta”… etb.

Gure irtenberriak (otsaila)
Feb 29th
Gobelako, San Nikolaseko edo Villamonteko liburutegietan dauden, eskuragarri dauden edo itxaron-zerrendan izena eman behar duzun, kontsultatu gure katalogoa. Azkenik, urtarrilan izenburu sartu berri guztiak (liburuak, ikus-entzunezkoak zein CDak) ikusi nahi badituzu, klikatu hemen
Krisiari buruzko ikuspuntu ordezkoak
Feb 15th
Krisia, atzerapena, crack-a, liberalismoa, gastuaren murrizketa, zor publikoa, shock-a… Egunero mota horretako hitzekin bonbardatzen gaituzte, aurretik guretzat arrotzat diren hitzekin, ekonomialarien munduari zegozkiolako, baina, azken bolada honetan, dena zipriztintzen dutenak, nahitaez.
Hainbat liburu eta pelikula bildu ditugu, guztiak krisiari buruzkoak, baina guztiek beste ikuspuntu batzuk eskaintzen dizkigutenak, ofizialak ez direnak. Gure asmoa zera da: krisiari buruz hitz egiten dutenean zertaz ari diren, baita zeintzuk diren horren arrazoi eta ondorioak ere jakinaraztea… irakurri edo ikusi ondoren, bakoitzak hausnartzeko eta bere ondorio propioak ateratzeko. Guztiak Getxoko Liburutegietan dituzu eskuragarri (azalan dagoen gezian klikatu erabilgarritasuna jakiteko).
Naomi Klein-ek “La doctrina del shock” liburuan (dokumentala ere badago) zera defendatzen du: boteretsuak shock (larrialdi) egoera bat sortu edota horretaz baliatzen saiatzen dira, lege neurriak eta erabaki ekonomikoak onartzeko; erabaki horiek, beste une batean onartuezinak izaten dira gogorregiak direlako, baina shock-a aitzakia hartuta… Hala ere, estrategia hori eraitsi daiteke: jendea jakinaren gainean dagoenean, politika horrek nora eramango gaituen dakienean, ez dagoela ados erabaki ahal du eta, horrela, estrategia agerian geratzen da.
Beraz, komeni zaigu gaurko egoera ekonomikoaz konturatzea, eztabaidatzea, eta gure izaera kritikoa garatzea, ez duzu uste?
Proposatzen dizkizuegun liburu eta pelikulez aparte, oso blog interesgarri batzuk ere badaude; adibidez: “No le digas a mi madre que trabajo en Bolsa”, Francisco Álvarez ekonomialariarena; “La Bolsa y la vida” izeneko irrati-tartean ere entzun dezakezu (larunbatero, 10:00etan), Radio Nazionaleko “No es un día cualquiera” irrati-saioan.
Gure irtenberriak (urtarrila)
Jan 22nd
Libururen bati buruzko zerbait gehiago jakin nahi baduzu, irudian klikatu baino ez duzu. Gehiago jakiteko, Gobelako, San Nikolaseko edo Villamonteko liburutegietan dauden, eskuragarri dauden edo itxaron-zerrendan izena eman behar duzun, kontsultatu gure katalogoa. Azkenik, urtarrilan izenburu sartu berri guztiak (liburuak, ikus-entzunezkoak zein CDak) ikusi nahi badituzu, klikatu hemen
Gure irtenberriak (abendua)
Dec 18th
Libururen bati buruzko zerbait gehiago jakin nahi baduzu, irudian klikatu baino ez duzu. Gehiago jakiteko, Gobelako, San Nikolaseko edo Villamonteko liburutegietan dauden, eskuragarri dauden edo itxaron-zerrendan izena eman behar duzun, kontsultatu gure katalogoa. Azkenik, abenduan izenburu sartu berri guztiak (liburuak, ikus-entzunezkoak zein CDak) ikusi nahi badituzu, klikatu hemen
Liburu aurkezpena:”Sonetos como sueños”
Nov 16th
Aste honetan, Villamonteko Liburutegian, Sonetos como sueños izeneko disko-liburua aurkeztuko dugu.
Siarte ediciones, io7 artista-taldearen laguntzaz, irakurlearentzako opari bihurtu nahi du Sonetos como sueños, baita sonetoen egilea den Jesús Rodríguez Duandikoetxearentzat ere.

Jesús poeta berria da, disko-liburu honekin Siarte argitaletxeak ezagutarazten duena, baina hainbat alditan kolaboratu du jakintza-alor anitzeko lan honetan modu batez edo bestez parte hartu duten kideen proiektu artistikoetan.
Sonetos como sueños bada disko-liburu atipikoa: egile ezezaguna, 8 artista oso ezberdinen unibertso grafikoz apaindutako 54 soneto, errezitatutako poemen laguntza duen musika… Zoramena? Baliteke…
Aurkezpena bera ere “atipikoa” izango da, olerki errezitaldia ere izango baita: Fernando González Córdoba (rapsoda, beste zeregin batzuen artean) izango da gure artean, zuzenean errezitatuko dizkiguna liburuko zenbait soneto.
Baina argitaletxea zoramenean murgildu da desio batekin, hots, irakurle bakoitzak zerbait ezberdina aurki dezan orrien artean, haize-bolada freskua: artea, poesia, musika eta, lehen esan bezala, iradokizun, hausnarketa, oroitzapen, emozio itxurako oparia…
Siarte ediciones-ek liburu berri “ezberdinak” kaleratuko dituela agindu du… adi egon!
Hitzordua: Azaroaren 18an, ostiralean
19:30etan
Algortako Kultur Etxean
“…Poner pasión, y en el tránsito leve,
llegar a comprender lo que nos mueve
antes de convertirnos en ceniza.”
Sartuberriak euskaraz
Nov 14th
Euskaraz irakurri nahi al duzu? Gaur, Getxoko liburutegietan sartu berri diren euskarazko liburuak aurkezten dizkizuegu; ikusten duzunez, denetarik dago: eleberria, olerkia eta gai askotako entseguak: soziologia, historia, ekonomia….
Baten bat erabilgarria dagoen ala ez kontsultatu nahi baduzu gure katalogoan, klikatu hemen. Han, gainera, euskarazko umeentzako liburu helduberriak, filmak eta musika euskaraz ikusi ahal izango duzu
Cristóbal Balenciaga
Nov 10th
Cristóbal Balenciagak (Getaria, 1895 – Javea, 1972), eskultore, musikari, margolari eta arkitekto moduan ikusten zuen bere burua. Artista moduan sormen prozesu osoan parte hartzen zuen, eta horrexegatik, Coco Chanel-en esanetan, “gutako couturier (jostun) bakarra da”. 
Moda munduko jostun handiek, Gyvenchy-k, Ungaro-k edo Courrèges-ek adibidez, berarengandik ikasi zuten; baina diskrezioa izan zen beti gizon honen ezaugarri nagusia; inoiz ez zuen elkarrizketarik eman eta berari buruz dakigun guztia bere diszipulu eta lagunen bidez helarazten zaigu.
Balenciaga Museoaren inaugurazioaren “harira” (bai aproposa!) etorrita, Nerea argitaletxeak maisu honen biografia zati bat ekarri digu.Anekdotetan aberatsa, berari eta bere lanbideari dagozkion xehetasunak azaltzen dizkigu eta berriro ohartzen gara Gipuzkoako eta Lapurdiko iraganeko giro kosmopolitaz eta abenturazaleaz. Irakurtzerakoan, goi mailako moda munduak (Worth, Chanel, Dior) garaiko artistekin zeukan loturaren berri izaten dugu.
Garaiko jet-set-ak lagunduta, gay gazte bat, azkarra, herrikoa, goraino ailegatu zen perfekzio eta harmonia mailetan, eta Parisera joan zen bizitzera.
Balenciaga berritzailea izan zen (tunika erako soinekoak, zaku erako soinekoak, arlekin estiloko gonak eta plastikozko jantziak egin zituen) eta ondorioz, berak zituen merituak aitortu egin behar dira. Meritu batzuk agian pixka bat puztuta, zeren azpiko gona izan al zen benetan Harpe´s Bazaar aldizkarian 1949an azalean agertu zen gaueko jantzi sofistikatu eta dotorearen oinarria? Buruko zapien berrinterpretazioak al ziren Europako goi gizarteko andreek janzten zituzten kapelak?
Modan adituak eta adituak ez garenok ados gaude Balenciaga, arrantzale baten eta jostun baten semea, izan zela XX. mendeko “couturier” handiena (eta ez ziren gutxi batzuk!)




















































