Gobela, San Nikolas, Villamonte
Ikus-entzunezkoak (haur-gazteak)
Do you speak English, baby?
Jan 29th
Etxeko txikienek ingelesa ikasteko, praktikatzeko eta gozatzeko asmoz, honako Irakurketa Gida hau prestatu dugu. Gida horretan ipuin bilduma batzuk aurki ditzakezu, bai ingelesez, baita ele bitan ere (euskara-ingelesa, gaztelania-ingelesa) eta, horrekin batera, jolasaren bidez ingelesa ikasteko metodoak eta umeentzako abestiak dituzten CD musikalak.
Horiek guztiak Getxoko liburutegietan daude zure esku.
“Karamuk begi beltzak”, Sülbiye Günar
Dec 3rd
Johanna 17 urteko nerabe lodikotea da. Parisen moda diseinua ikastea da bere ametsa. Urtetan, berak egin du bere arropa, estilo ez oso ohikoa, eta orain, ez du institutua amaitu nahi. Bere diseinu karrera babestuko duen norbait bilatzen ari dela, benetako aita nor duen jakin du: turkiarra da, eta Kolonian bizi da bere familiarekin. Johannak, egoera berriari eta bere sentimenduei aurre egin beharrean, jatorrizko egitasmoarekin aurrera jarraitzea erabakitzen du, hau da, ikasketak egiteko dirua lortu behar du. Aitari egia esan gabe, jatetxe bateko sukalde-laguntzaile gisa hasi da lanean. Baina izugarrizko ezbeharra gertatuko da… Karamuk, gaurko Europa multikulturalean nerabeek dituzten barne arazo eta kezkak ezagutaraztera ematen dizkigu: Etorkizunarekiko sentipen kontrajarriak, ametsen eta errealitate gordinaren artean, famili apurtuak, gizarteak espero duena…







