LIBURUTEGIAK (urtarrilaren 9tik 22ra):

Gabon jaiak pasatu ondoren, liburutegi guztiel ohiko ordutegiarekin jarraituko dute: San Nikolas eta Gobela Helduak , astelehenetik ostiralerako etengabeko ordutegia (08:30 – 20:30), larunbatetan 9:15 – 13:00; eta Villamonte eta Gobela Haur Gazteak 8:30-14:30 eta 16:00- 20:30. Honezaz gain, Villamonte eta Gobela helduak liburutegiek larunbatetan ( 09:15 – 13:00) eta igandeetan ere (16:15 – 20:00) irekiko dute.

KULTUR ETXEKO GELAK (urtarrilaren 9tik 22ra):

Romo: Lope de Vega kaleko Kultur Etxean (antzinako Romoko liburutegian) erabiliera anitzeko gela batzuk prestatu dira. Bertan, ikasteko gela batzuk erabili ahal izango dituzue  larunbatetan (09:00 – 13:00 eta 16:00 – 22:00) eta igandeetan arratsaldez (16:00 – 20:00)

Gainera, Villamonteko Kultur Etxeko gelak ikasteko erabili ahal izango dira, larunbatetan 9:15-13:00 eta 16:15-20:00, eta igandetan 16:15-20:00; baita astegunetan ere, ahal izanez gero.

IKASTETXEAK (urtarrilaren 2tik 28ra):

Ikasteko leku eskaintzarik zabalena, Romo Eskolan eta Caro Baroja Institutuan dago. Horietan, behar beste gela prestatuko dira, eskaeraren arabera. Ikastetxe horien ordutegia hauxe izango da: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 22:00atara; larunbatak eta igandeak, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00atara.

Kartela handituta ikusu nahi baduzu, egin klik gezien laukian, irudiaren beheko partean: