Laguntzarik bai?

Sareko mailegu zerbitzuaren arauak: zenbat liburu edota bestelako materialak eraman ahal diren maileguz jakin nahi baduzu, egin klik hemen.

Sartu OPACen interesatzen zaizun liburua, filma edo CDa daukagun ala ez jakiteko, eta ea eskuragarri edo mailegatuta dagoen. Gainera, zure NAN zenbakia sartzen baduzu (letrarik gabe) edo zure erabiltzaile zenbakia, eta zure pasa-hitza, zer daukazun mailegatuta ikusi ahal izango duzu, edo mailegua berritu, erreserbak egin eta abar.

Zure maileguak berritu: mailegu epea agortzear badago, zuk zeuk berritu ahal izango duzu beste epe baterako (betiere inork ez badu eskatu eta erreserbatu liburu bera)

Katalogoan bilatu: oso erraza da, baina zalantzaren bat baduzu edo bilaketa zailagoak egin nahi badituzu, geuk azalduko dizugu nola.

Erreserba edo eskaera Interneten bidez: mailegatuta dagoen zerbait nahi baldin baduzu, erreserba bat egin ahal izango duzu (zure txanda heltzen denean, abisatuko dizugu); baina nahi duzuna libre badago, baina momentu horretan ezin baduzu pasatu haren bila, egin eskaera, eta gordeko dizugu bi egunean.

Liburu ibiltariak: Getxoko liburutegietako liburuek batetik bestera bidaiatzen dute ostiralero. Beste herri batzuetako liburutegietako liburuak ere eskatu ahal ditugu zuretzat, baina Sarekoak izan behar dira eta zerbitzu hau eskaini behar dute; kasu horretan, kontuan hartu liburuek agian 15 eguneko epea behar izango dutela heltzeko.

Irakurle txartela: mailegu zerbitzua erabiltzeko, hau bezalako inprimaki bat bete behar izango duzu; honekin, txartela egingo dizugu. 14 urte baino gutxiago badituzu, gurasoen edo tutorearen baimena behar izango duzu. Kontuan hartu txartel bakarra dagoela Sareko liburutegi guztiontzat. ONA txartela ere erabil daiteke.

Beste laguntzaren bat behar baduzu, edo zalantzaren bat baduzu prozedura bati buruz, galdeguzu liburutegian, edota iruzkin bat gehitu hementxe bertan zure galdera sartuz.

  • #1 written by Paúl Fernández de Areilza
    about 1 year ago

    Hola.
    Os adjunto un enlace con el proyecto de libro por entregas que acabo de comenzar, en el que el desdichado protagonista es un getxotarra, por si os interesa seguirlo.
    Se trata de una novela sobre el incendio del conocido edificio financiero Windsor en el año 2005, en Madrid.
    El primer capítulo lo he añadido el día 1 de octubre 2011, e iré publicando los siguientes de manera igualmente gratuita (15 de octubre segunda entrega).
    Saludos.
    Paúl Fernández de Areilza
    http://yoquemeeledificiowindsorsinquerer.blogspot.com/

    Contacto: paulfdza@gmail.com
    Facebook: paulfdzda@gmail.com

*

No trackbacks yet.