Gobela, San Nikolas, Villamonte
Poltsikoan eramatekoak
Liburu elektronikora berandu heldu zarela edo orririk pasatu gabe irakurtzea gauza bera ez dela uste dutenetarikoa bazara, Ediciones B-k ateratako “Librinos” bilduma agian gustukoa izango duzu.
Benetako patrikako liburuak dira, edonora eramatekoak; pisu gutxikoak eta leku gutxi hartzen dute. Metrorako edo autobuserako, hondartzara eramateko, edozein momentutan irakurtzeko aproposenak dira.
Formatua horizontala da, letra ez da oso txikia, eta, oraindik aukeratzeko ale gutxi egon arren, ziur aski bilduma, poliki-poliki, handitzen joango da.
Getxoko Liburutegietan librinoak erosi ditugu, ea irakurleei zer iruditzen zaizkien. Oro har, jende orok abantailak nabarmentzen ditu. Ikusteke dago zelan zaharkitzen diren…
| Print article | This entry was posted by María on 4 May 2011 at 12:59, and is filed under Liburuak. Follow any responses to this post through RSS 2.0. You can leave a response or trackback from your own site. |










about 2 years ago
Dirudienez, paper gehiago aurrezten da formatu honekin.
Vázquez-Figueroaren azken liburua (El mar en llamas) nahiz eta liburu ‘normal’ baten itxura izan, librino hauen zentzuan inprimatuta dago arrazoi horregatik (hemen berria).
Irakurtzeko erosoago ote den? Frogatu egin beharko, baina egian esan, etzait iruditzen. Zuei?
about 2 years ago
Bai, horrela saldu dute produktua: papera aurrezten da. Nik, egia esan, ez dut argi ikusten nola, baina horrelako kalkuluak (maketazioa eta abar) ordenadoreen bidez egiten direnez… tira.
Bestalde, beste batzuek esaten dute erosoagoa dela horrela irakurtzea: lerroak luzeagoak direnez, gutxiago nekatzen omen direla begiak…
Edo, agian, poliki poliki, pantaila-formatura ohitzen ari gara? Batek daki!
about 1 year ago
Ba azkenean frogatzera animatu nintzen ta C. J. Sansomen “Invierno en Madrid” irakurri nendun.
Liburua, berez, pixkat astuntxoa in jatan (luzea dalako ta idatzita dauen moduagatik) baina alde fisikotik, benetan erakargarria suertatzen dela nonora (metrora, adibidez) eroan behar badozu.
Lastimaz amaitu nendun ta lastima gehiagorekin argitaletxekoek ez dutela oso eskaintza zabala formato honetan ikusteaz oso eramangarria baita.