Atzo Gobela Liburutegia grabatutako bideo dokumental baten zati batzuen eszenatokia izan zen; bideo hori Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak bultzatutako “Liburutegiak topaleku” kanpainaren barruan dago sartuta. Horrela, arratsaldean zehar, Carmen, Nadhya, Diana, Idris, Camilo, Cristina, Anabel, Olga, Shana, Eduardo, Luciana eta Reginaren ahotsak eta ahoskerak gurekin egon ziren, gure liburutegiekiko interesaren  lekukotasuna utzi zirelarik.

Kanpaina honek Euskadiko Erkidegoan elkarbizitzen diren kultura anitzen batasuna lortu nahi du; horretarako, berdintasuna tolerantzia eta aniztasun bezalako baloreak bultzatzen ditu.

Helburu nagusiena hauxe da: etorkinek liburutegietan zerbitzu publiko interesgarria aurki dezaten,  beraien jatorrizko kulturetako literatura eta  informaziozko liburuekin. Bide batez, honek gainontzeko gizartearen harremanak bultzatuko ditu.

Bideoaren zuzendaria Jose Manzaneda dugu. Zinemagile eta kazetaria izateaz gain, www.cubainformacion.tv ikusentzunezko web-portala koordinatzen du. Aurretik, beste dokumental batzuk zuzendu ditu, euskal liburutegien kanpaina beraren aurreko edizioaren bideoa bezala.

Ez egin uts gure liburutegietan eskuragarri dagoen  El segundo desembarco izeneko dokumentalari.

YouTube Preview Image

La biblioteca de Gobela fue ayer escenario de la grabación de algunas escenas de un video documental que será parte de la campaña “Liburutegiak topaleku / Las bibliotecas, un lugar de encuentro”, promovida por el Servicio de Bibliotecas del Gobierno Vasco. Así, a lo largo de la tarde, las voces y acentos de Carmen, Nadhya, Diana, Idris, Camilo, Cristina, Anabel, Olga, Shana, Eduardo, Luciana y Regina nos acompañaron y dejaron testimonio de su interés por nuestras bibliotecas.