Gobela, San Nikolas, Villamonte
Posts tagged antzinako argazkiak
San Nikolas plaza atzo eta gaur
Apr 27th
Egun hauetan Getxoko Liburu Azoka bisitatu baduzu, ziur aski “San Nikolas plaza atzo eta gaur” izeneko erakusketa ikusi duzu. Baina, badaezpada, erakutsitako argarzki gehienak hemen eskaintzen dizkizugu, zeuk ere gozatu ahal izateko. Plazaren aurrealdean dagoen eraikin aterpeduna XIX. mendearen amaiarakoa da. Udaletxea eta eskola izan zen, eta geroago, epai-etxea. Gaur egun San Nikolaseko Liburutegia dago bertan
Gorpuzti jaia Portu Zaharrean
Jun 24th
Getxoko auzoen artean, XXI. mendean bete-betean sartuta, Portu Zaharra da antzinako kutsuari gehien eusten diona, baita xarma marinelari ere.
Gaur egun, arrantzale-auzo horretan ospatzen diren jaiak hauexek dira: San Nikolas (bai abenduan, bai udako zaindariaren jaietan ospatua) eta Gorpuzti jaia.
Gaur egungo Gorpuzti jaia antzinako tradizioen ondorengoa da, aspaldian egiten zen prozesioarena; horretan, Lehen Jaunartzea aurreko urtean egiten zuten umeek hartzen zuten parte, jantzi onenez apainduta. Garai hartako argazkietan ikusten denez, Hirukoiztarren apaiztegiko nobizioek ere hartzen zuten parte, baita Algortako herritar gehienek ere.
Jai handia zenez, Portu Zaharreko auzokide guztiek hartzen zuten parte. Etxeak zuritzen zituzten, Udalak emandako kareaz. Auzokideek beraiek apaintzen zituzten etxeak, eta Udaleko langileek auzoa garbitzen zuten.
Etxetxu tabernaren aurreko plaza, dudarik gabe, Portu Zaharreko eraikinik adierazgarriena, Marinelen Kofradiaren eta Nautika Eskolaren antzinako egoitza zen; han jartzen zen aldarea, auzoko emakumeek apainduta.
Azken boladan, Gorpuzti-eguna jaieguna ez denetik, ospakizuna hurrengo igandera aldatu zen eta gaur egun ere horrela egiten da, normalean San Nikolaseko parrokoaren eskutik. Meza Nagusia Biotz Alai abesbatzak ere parte hartzen du. Euripean edo eguzkitan, meza halabeharrez ematen da; baina, eguraldi txarra eginez gero, Etxetxuko atarian ematen da, San Nikolasen beraren begiradapean.
Meza ondoren, Biotz Alai abesbatzak emanaldi bitxia eta informala eskaintzen du: kide guztiak mahai luze batean jesarrita, Portuko auzokideek antolatutako sardina-janak girotzen du. Horrela, oso giro berezia lortzen da, eta partaide guztiak benetako arrantzale-auzoan sentitzen dira lekuaren xarmari, parrillaren usainari eta musikari esker.
Arratsaldean, Etxetxu aurreko plazan bertan, tabernetako terrazak ezarrita, herriko musika kontzertu bat antolatzen da; kontzertuak Portu Zaharreko xarma areagotzen du.
Nola aldatu den Geltokia plaza!
Mar 31st
Martxoaren 31tik apirilaren 3ra bitartean, azken hamarkadetan Algortako Geltokiko plaza nola aldatu den irudietan ikusteko aukera izango duzu.
Plaza berean, eta Kultur Etxeko Liburutegiek antolatzen duten Liburu Azokako ekintzen artean, 70 argazki inguruk Algortako kalea gogorarazten digute, ia autorik ere ez zegoenekoa edota lagunen eta lagun-taldeen bilgunea zenekoa. Geltoki zaharraren irudiak ere ikus daitezke, kantinarenak, gaur egun existitzen ez diren dendenak, metroa eraikitzeko lanenak, eta Algorta Ikastetxeko ikasleenak (zuzendariaren izenez ezaguna zen Don Pablo Akademiako ikasleenak).
Argazki hauek guztiak hementxe bertan ikus ditzakezu, baina datak, pertsonene izena eta beste datu batzuk plazaren irudietan soilik ikusi ahal izango dituzu.
Argazkiren baten kopia lortu nahi baduzu, bidali e-maila San Nikolaseko Liburutegira sannikolas.liburutegia@getxo.net,








