Gobela, San Nikolas, Villamonte
Posts tagged Kontularien kluba
Entzuteko literatura
Feb 9th
Ipuinak entzutea gustatzen al zaizu? Hemendik gogorarazten dizugu datorren ostiralen Kontukarien Kluba-ren lagunak berriro elkartuko direla, Baina beste aukera batzuk aurkezten dizkizugu ere: ipuin kontalaria etxera eraman nahi duenak www.etxegiroan.com atarira jo besterik ez du. Arantxa Iturbe, Eider Rodriguez, Eduardo Galeano, Harkaitz Cano, Joseba Sarrionandia, Miren Agur Meabe, Julio Cortazar eta beste egile askoren narrazio laburrak entzun daitezke Etxegiroan webgunean. Euskaraz, ehundik gora audio daude, haur, gazte nahiz helduentzat, eta gaztelaniaz, berriz, beste 50 baino gehiago. Literatura entzungarri bihurtzen dute Maria Uriartek eta Tomas Fernandok: poemak, ipuin laburrak, liburuak, egunkarietako testuak eta liburuen pasarteak landu eta hots bilakatzen dituzte. Narrazio guztiak musikaz lagunduta daude, apropos aukeratuak; benetan merezi du unetxo bat sartzea, beste modu bat literaturaz gozatzeko.
Bestaldetik, kontuan hartu blog honetan bertan, eskumako zutabean, lotura bat dagoela audioliburuak entzun ahal izateko. Baita Getxoko liburutegietan ere audioliburuen bilduma bat gordetzen dugu ; sakatu hemen daudenak ezagutu nahi baduzu.
KONTULARIEN KLUBAren saio berria: Ipuin gorri eta arrosak
Feb 8th
Datorren ostiralean, hilak 11an, KONTULARIEN KLUBAren saio berri batekin gozatzeko aukera izango dugu. Honetan, “Ipuin gorri eta arrosak” kontatuko ditugu, edo bi kolore hauek iradokitzen dizkiguten istorioak: ipuin erotiko edo erromantikoak; banpiro odolzaleei buruzko ipuinak; ipuin ezkerzaleak, Kuba edo SESB-ri buruzkoak; ipuin arriskutsuak, debekatuak…; agian, masailetan gorritasuna eragiten dutenak. Edo zuk zeuk kontatu nahi duzun ipuina.
Hau da dena: aukeratu ipuin labur bat (8-10 minutukoa gehienez), eta prestatu pixka bat, irakurri gabe kontatzeko, hain zuzen (zilegi da txuleta txiki baten laguntza, hori bai)
Baina oraindik kontatzera ez bazara animatzen, etor zaitez entzutera baino ez.
Zure hitzordua: Kontularien Kluba
Villamonteko Kultur Etxea (Algorta)
Otsailaren 11an, ostiralean, 19:00etan
l
KONTULARIEN KLUBAren saio berria: “Ipuin berdeak”
Jan 10th
Datorren ostiralean, hilak 14, KONTULARIEN KLUBAren saioberri batekin gozatzeko aukera izango dugu. Honetan, “Ipuin berdeak” kontatuko ditugu; ea kolore honek zer iradoki ahal digun: ipuin erotikoak, ipuin ekologikoak, oraindik heldu gabeak…; landareei buruzko ipuinak, edo igelei , barazkiei buruzkoak…
Ipuin labur bat kotatzera anima zaitez (gehienez, 8-10 minutikoa), edo, nahiago baduzu, zatoz entzutera.
Zure hitzordua: Kontularien Kluba
Villamonteko Kultur Etxea (Algorta)
Urtarrilaren 14an, ostiralean, 19:00etan.







