Gobela, San Nikolas, Villamonte
Posts tagged Getxo
San Nikolas plaza atzo eta gaur
Apr 27th
Egun hauetan Getxoko Liburu Azoka bisitatu baduzu, ziur aski “San Nikolas plaza atzo eta gaur” izeneko erakusketa ikusi duzu. Baina, badaezpada, erakutsitako argarzki gehienak hemen eskaintzen dizkizugu, zeuk ere gozatu ahal izateko. Plazaren aurrealdean dagoen eraikin aterpeduna XIX. mendearen amaiarakoa da. Udaletxea eta eskola izan zen, eta geroago, epai-etxea. Gaur egun San Nikolaseko Liburutegia dago bertan
Gorpuzti jaia Portu Zaharrean
Jun 24th
Getxoko auzoen artean, XXI. mendean bete-betean sartuta, Portu Zaharra da antzinako kutsuari gehien eusten diona, baita xarma marinelari ere.
Gaur egun, arrantzale-auzo horretan ospatzen diren jaiak hauexek dira: San Nikolas (bai abenduan, bai udako zaindariaren jaietan ospatua) eta Gorpuzti jaia.
Gaur egungo Gorpuzti jaia antzinako tradizioen ondorengoa da, aspaldian egiten zen prozesioarena; horretan, Lehen Jaunartzea aurreko urtean egiten zuten umeek hartzen zuten parte, jantzi onenez apainduta. Garai hartako argazkietan ikusten denez, Hirukoiztarren apaiztegiko nobizioek ere hartzen zuten parte, baita Algortako herritar gehienek ere.
Jai handia zenez, Portu Zaharreko auzokide guztiek hartzen zuten parte. Etxeak zuritzen zituzten, Udalak emandako kareaz. Auzokideek beraiek apaintzen zituzten etxeak, eta Udaleko langileek auzoa garbitzen zuten.
Etxetxu tabernaren aurreko plaza, dudarik gabe, Portu Zaharreko eraikinik adierazgarriena, Marinelen Kofradiaren eta Nautika Eskolaren antzinako egoitza zen; han jartzen zen aldarea, auzoko emakumeek apainduta.
Azken boladan, Gorpuzti-eguna jaieguna ez denetik, ospakizuna hurrengo igandera aldatu zen eta gaur egun ere horrela egiten da, normalean San Nikolaseko parrokoaren eskutik. Meza Nagusia Biotz Alai abesbatzak ere parte hartzen du. Euripean edo eguzkitan, meza halabeharrez ematen da; baina, eguraldi txarra eginez gero, Etxetxuko atarian ematen da, San Nikolasen beraren begiradapean.
Meza ondoren, Biotz Alai abesbatzak emanaldi bitxia eta informala eskaintzen du: kide guztiak mahai luze batean jesarrita, Portuko auzokideek antolatutako sardina-janak girotzen du. Horrela, oso giro berezia lortzen da, eta partaide guztiak benetako arrantzale-auzoan sentitzen dira lekuaren xarmari, parrillaren usainari eta musikari esker.
Arratsaldean, Etxetxu aurreko plazan bertan, tabernetako terrazak ezarrita, herriko musika kontzertu bat antolatzen da; kontzertuak Portu Zaharreko xarma areagotzen du.
martxoak 21: arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna
Mar 21st
Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Saharpeville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.
Getxoko Udalak eta Getxoko Etorkinak biltzen dituen Plataforma osatzen duten Elkarteek data hori gogora ekarri nahi dute, Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren kontrako VII. Jardunaldien bidez; eta Liburutegiek behean eskaintzen dizuegun Irakurketa Gidarekin lagundu dugu.
Berdintasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioak oinarrioinarrizkoak dira arrazakeriaren, arrazagatiko diskriminazioaren, xenofobiaren eta antzeko intolerantzia-moduen kontrako borrokan.
Kultura arteko elkarbizitzaren eta udalerriko kohesio sozialaren oinarrizko printzipioak ere badira.
Zentzu horretan, eskainitako irakurketen eta pelikulen bidez herritarren gogoeta kritiko eta konstruktiboa sustatzea da gure helburua.
Badatoz inauteriak!
Mar 4th
Con este cartel y una atractiva programación se convoca en 2011 a los getxotarras a nada menos que cinco días de fiestas de carnaval.
Prohibidos durante la dictadura, se recuperaron a finales de los años 70. Los carnavales vuelven a Getxo el 24 y 25 de febrero del año 1979. Los festejos se celebran en Algorta, en la Plaza de San Nicolás, donde se reúne tambié
n la comisión de fiestas.
El carnaval se anunció con este cartel que os enseñamos, y que nos ha cedido un vecino getxotarra para la colección de nuestro archivo de fotos e imágenes antiguas. Es muy poco lo que sabemos de aquellos primeros carnavales. Por eso te pedimos que, si conservas fotos o puedes aportar alguna información, curiosidad o anécdota, te pongas en contacto con la Biblioteca de San Nicolás a través del correo electrónico sannikolas.liburutegia@getxo.net. También puedes hacerlo dejando aquí tus comentarios.
Getxo, akordaten naz 2
Mar 1st
Este DVD es la segunda parte de un documental sobre Getxo, dirigido por Aitor Gisasola y documentado por Fredi Paia. Getxo, akordaten naz 2 recoge el testimonio oral de nueve getxotarras mayores de 70 años, que comparten con nosotros sus recuerdos: la infancia, los juegos, las costumbres, cómo era y cómo ha cambiado el Getxo que conocieron. Las entrevistas son en euskera, dialecto de Uribe Kosta, con subtítulos en castellano, y mezcla imágenes antiguas con las actuales. El DVD, editado en el año 2010, dura aproximadamente 40 minutos y ha sido producido por la revista UK, con ayuda del Servicio de Euskera del Ayuntamiento de Getxo. Tanto éste como la primera parte puedes pedirlos en préstamo en nuestras bibliotecas o comprarlos por un módico precio en las oficinas de UK. A ti, a tus padres, a tus abuelos…, seguro que os gustará.
Ramiro Pinilla eta Getxo
Feb 23rd

Duela hilabete batzuk, Getxoko liburutegiek Ramiro Pinillaren idazlanei buruzko ibilbide literarioa antolatu genuen, Gustavo Iduriagaren eskutik. Iduariagak, Pinilla idazle getxotarrarenen lanetan adituak, Lucía Martínez Odriozola kazetari getxotarraren laguntza izan zuen horretarako.
Proposatutako 5 km-ko ibilbidearen helburua zera da: Ramiro Pinillaren eleberrietako benetako eta asmatutako paisaiak ezagutaraztea, Getxo beste ikuspuntu batetik ikustea, eskarmentu handiko idazlearenetik, hain zuzen; bere lanetan, gure herria den-dena da: jatorria da, unibertsoarena, bizitzarena, askatasunarena…
Aurreko ibilbide gidatu hori ezin izan bazenu egin, zeure kabuz egitera gonbidatzen zaitugu, Pinillaren lanak irakurriz edo berrirakurriz; eta ondoren, eskaintzen dizuegun gida eskuetan, zapata erosoak oinetan eta Pinillaren unibertsoa gogoan duzula, beste begirada batez leku eta eraikinak aztertzea:
- Antzinako Antares liburu-denda, gaur egun likore-denda, Sólo un muerto más eleberrian Beltza liburu-denda izenaz agertzen dena
- Katea, Sarrikobason (Laparkobaso Verdes valles, colinas rojas trilogian)
- Venancio gurutzea, Oianditarren eta Ella-ren jauregiak dauden lekua, trilogia berean
- Venta eta Aigeruaren Baseliza, Andra Mari elizatik hurbil (San Baskardo irudizko Getxon)
- Hilerria, Aixerrota, Las ciegas hormigas liburuan agertzen dena
- Arrigunagako hondartza, Pinillaren unibertso literarioaren eta bizitokiaren erdigunea
- Lau Bide gurutzea, “Las ciegas hormigas” liburuan Pepitaren etxea eta trilogiako eskola dagoen lekua
- Portu Zaharra, Koldobike, Beltza liburu-dendaren idazkaria bizi den tokia, baita Benito Muro La higuera liburuan alkate frankista denarena ere
- Punta Begoña, “Palacio Galeon” trilogian
Ramiro Pinilla, Planeta Sariaren finalista, Nadal Saria eta Kritika Saria bere gaztaroan jaso zituena, asmatzaile originala, tematia, borondate handikoa, argitaletxeen munduaren gorabeheretatik kanpo, 40 urtean bidegabeki baztertua izan zen. Baina 2004. urtean, Tusquets argitaletxeak Verdes valles, colinas rojas berrargitaratzea erabaki zuenean, Ramiroren birjaiotze literarioa izan zen eta bigarren sari-sorta heldu zen: Euskadi Nobela Saria, Kritika Saria eta Narratibaren Sari Nazionala.
Idazle handi honen lanetan murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Irakurle aditua bazara, trilogia gustuko izango duzu; zerbait laburragoa nahiago baduzu, Las ciegas hormigas liburuak hunkitu eta ukitu egingo zaitu; baina zeurea eleberri beltza bada, ez galdu Sólo un muerto más. Eta ondoren, paisaia guztietan, leku guztietan zehar lasai ibili… eta adi egon, edozein txokotan Ramirorekin egin zenezake topo eta…
Agirre lehendakaria eta Getxo
Jan 27th
Ante el 50 aniversario del fallecimiento del lehendakari José Antonio de Aguirre , el Aula de Cultura de Getxo ha editado el libro “José Antonio de Aguirre y Getxo” en reconocimiento a la labor realizada, tanto como alcalde de este municipio como lehendakari de todos los vascos.
El libro nos refleja principalmente su infancia en Getxo y sus inicios en la política como alcalde getxotarra.
En nuestro modesto archivo local contamos con varios libros relacionados con José Antonio de Aguirre y Lekube : su vida, sentimientos, pensamiento político y principalmente su compromiso con los getxotarras y con los vascos.
Nos encontramos ante un libro, que aunque el tema no es nada novedoso, no nos deja indiferentes y nos llena de orgullo el haberlo tenido como alcalde.
Toponimiari buruzku liburua denon artean hobetuz
Dec 3rd
elo honekin, Mikel Gorrotxategik, “Getxoko izenak, aldeetxe eta leku izenak” , liburuaren idazleak, Getxoko auzokideei Algortako kasinoan egingo den bilerara deitu ditu; bilera horretan, liburuan biltzen diren 1.300 baino gehiago leku izenei buruzko iritzi, iradokizun eta antzineko argazkien trukaketa egingo dute. Ekimen honi esker, Gorrotxategik liburuaren akatsak zuzendu, baita edukia aberaztu ere nahi du, getxoztarren laguntzarekin.
Liburua ez da aurretik (duela 6 urte beka batetik sortuta) kaleratutakoaren bigarren edizioa, baizik eta bertsio osatuagoa, herriko toponimia aztertu eta zabaltzeko beste pausu bat eman baita lan horretan. 350 orrietan zehar 1.300 izen biltzen dituen liburuan udalerriko lekuen hitzen jatorria, historia eta esanahia; hainbat argazki eta mapa agertzen dira. Era guztietako tokiak agertzen dira, hondartzak, parkeak, baserriak, etxebizitzak, errekak, mendiak, soroak, kaleak, plazak, desagertutako toponimoak. Argazkiak batez ere etxeenak dira eta argazkia zaharrek paisaiak erakusten dituzte. Asko aldatu diren guneetako argazki zaharrak eta berriak dira gehien bat, 100 baino gehiago. Gaztelerazko bertsioa ere agertzen da liburu berean, herritar ez euskaldunei herriko toponimiaren ezagutzen laguntzeko asmoz, gure ondare lexikoa gordetzeko jatorrizko izenak finkatzea eta erreferentzia sendoak edukitzea komeni baita.
IX Salón del Cómic y Manga de Getxo
Nov 24th
Una vez más, en la Plaza de la Estación de Las Arenas, se va a montar la carpa del Salón del Cómic y Manga de Getxo. Como cada edición, podremos reunirnos allí para disfrutar de una serie de actividades que se compaginarán con la exposición de cerca de 80 puestos de establecimientos especializados en cómic, revistas, fanzines además de la presencia de las editoriales, etc.
Si quieres conocer a tu autor favorito y tener la posibilidad de verle, que te firme un autógrafo, no tienes más que acercarte por allí.
Estarán creadores de la talla de Gilbert Shelton, figura indispensable del cómic underground y creador de Los Fabulosos Freak Brothers; Frederik Peeters, uno de los autores europeos con más pujanza, el estadounidense Stuart Immonen, popular ilustrador de famosas series como Superman, Hulk, The Legion of Super Heroes, X-Men, Fantastic Four, Ultimate X-Men y Spider-Man, sin olvidar a artistas como Javier de Isusi, Antonio Altarriba o Ken Niimura, así como a diversos autores de la revista El Jueves, que, junto al programa radiofónico “Pompas de papel“, será homenajeada por su trayectoria.
En las bibliotecas de Getxo tienes cómics de todos estos autores, a tu disposición; pica aquí para ver la disponibilidad
Tampoco faltarán exposiciones muy diversas, no sólo en la carpa del salón (Ken Niimura, Ángel Unzueta, Javier de Isusi, El Jueves… ), sino también fuera de la misma.
Además, varios locales de Algorta y Las Arenas acogerán muestras de autores/as de la Asociación Profesional de Ilustradores de Euskadi
Tu próxima cita:
Del 26 al 28 de noviembre
Plaza Estación de Las Arenas
Horario: 11.00-14.30 / 17.00-21.00
Precio de la entrada: 1.5 euros (válida para todo el día) (Presentando la tarjeta roja de la BBK, +1 gratis)










