Gobela, San Nikolas, Villamonte
Posts tagged musika klasikoa
Ladies and Gentlemen … ¡¡MACBETH!!
Feb 23rd
Konpositore batek ere ez zuen zehaztasunez eta arrakastaz lortu Shakespeare -ren idazlanak moldatzea 1847.urtera arte; libretistak ere ez ziren asusartzen, idazle horren pertsonaiek zuten konplexutasun psikologikoarengatik. Baina, Giuseppe Verdi, Piave-rekin batera, antzerkigilearen lumari musika jartzera arriskatu zen, ikaragarri miresten zuen eta!
Honela, Macbeth izenburuko opera eragingarria izan zen, generoaren bilakaeran italiar estiloaren estutasunari amaiera emanez (jadanik Wagner aurreratu zen Alemanian) eta operari beste balio bat erantsiz, funtsezkoagoa eta dramatikoagoa, egiazko drama baita ordura arte ezezaguna.
Baritonoaren ahotsarentzat idatzia dago, baina haren protagonismoa sopranoak hartzen du, Lady Macbeth-ek, bera izango delako drama honen benetako zirikatzailea. Opera giro ilun eta gaizto baten errotuta dago eta gizakiaren askogura, gorrotoa, jeloskortasuna, hilketa, mendekua, arrangura… islatzen ditu, emakume maltzur baten laguntzaz.
Kantatzeko, ñabardura dramatikoak dituen ahots zorrotza behar da, protagonisten nortasun bihozgabea transmiti dezan. Bai horixe!, María Callas-ek, bere karreraren gorengo aldian, rola hartu, eta munduan zehar abestu zuen.
“Vieni! T´affretta“!, ohean, oso jarrera lizunean etzanda, Macbeth erailtzera behartzen du, lazturari hasiera emanez. Baina opera honek porrot egin zuen, italiar estiloak, “belcantismo”ak, artean eragin handia baitzuen; hala ere, bere bukaera izan zen eta musika dramatikoagoari, “verdiana”izenekoari, bidea eman zion. Besti bi operek finkatuko dute estilo berri hori: “Otello” eta “Falstaff” operek.
María Callas kantari bikainaren abestiak ditugu biblioteketan eta Verdi-ren zenbait opera, biografia, haurrentzako moldaketa aparta CD formatuan eta libretoak ederki taxututa.
“Una furtiva lacrima”, Gaetano Donizetti!
Jan 18th
Juan Diego Flórez tenor peruarrak Bilbora egindako bisitaldia aprobetxatuz, musika klasikoaren gainean hausnakerta egitea atsegin izango dugu.
Entzuleak gustu musikal berrietara erakartzeko, Administrazioak programazio interesgarriak prezio onean ekartzen laguntzen du.
Bilbok, bere handitasuna berreskuratzeko, arriskatu egin du eta beste hiri batzuek ez bezala, antzoki eta areto berriak ireki edo programazioak berrantolatu ditu (Arriaga, Campos Eliseos, BBK Aretoa eta Euskalduna Jauregia), era guztietako gustuak asetzeko.
Ikuspuntu pedagogikotik, argi dago musika klasikoak gure gazteei ekar diezazkiekeen onurak. Horrela, antzoki horien arduradunek, “bel canto”ri hurreratzea zaila dela jakinda, programazioan parte hartzen dute eta opera saioak antolatzen dituzte haurrei hurbiltzeko…
Juan Diego Flórez tenorrak, Bilbon egin den kontzertuan, lau “bis” abestu zituen eta horietako bat izango da gure gaurko proposamena: Nemorino-k, “L´elisir d´amore” operan, aria malenkoniatsu bat abesten du, Gaetano Donizetti-ren lanik ederrenetarikoa. Horren izenburua “Una furtiva lacrima” da, gure irakurle trebeak honezkero jakingo duenez.
Aurreko guztiaz, lirikara hurbilketa erraza eta atsegina proposatzen dizuegu Gobelako Mediatekaren bidez. Getxo Antzokia-ren eraikin-lanak bukatu ondoren, opera honetaz gur zentzumen guztiekin eta zuzenean gozatuko dugulakoan…








