Gobela, San Nikolas, Villamonte
Posts tagged gazteentzako eleberriak
“Gose jokoak”, Suzanne Collins
Jan 27th
Hamabost urtetik gorako gaztetxoentzat liburu aproposa da.. Gose jokoak, Suzanne Collins idazle arrakastatsusua euskarara ekarri du Alberdania argitaletxeak. .Etorkizun hurbil batean girotutako istorioa da. «Izan liteke 2050ean girotutakoa Hondamendi handi bat gertatu da eta herritxo bat atera da garaile. Han Kapitolioak agintzen du eta, urtero, 24 gazte behartzen dituzte Gose Jokoetan lehiatzera. Eta gainontzeko hiritarrak behartuta daude, baita ere, lehia hori telebista bidez ikustera. Joko horietan bat bakarra izan daiteke irabazle; besteak, berriz, hiltzera kondenatuta daude. Protagonista neska bat da.. Katnisse izeneko neskak, bere jarrerarekin erakutsiko du, egoera muturrekoenetan ere, leku egin behar zaiola maitasunari eta errespetuari, eta tiranoei kontra egin behar zaiela, norbere printzipioei eutsiz.
“Azeri noblea”, Fernando Morillo
Jan 24th
“Azeri noblea”, Fernando Morilloren azken elaberria da. Protagonista neska gazte bat da. Onintza barru-minez dago. Egun desberdinak nahiko lituzke. Amets biziagoak. Horren bila dabilela, artzain ero bat azalduko zaio aholku xelebrea, eta inola ere espero ez zituen bi norabide kontrajarri aurkitu ditu bat-batean : bi mutil erakargarri bezain nahasgarri, argitsu bezain ilun. Bat…bestea? Biak? Erabaki guztiak, latzak.
Nahiz eta “Azeri noblea” ez den “gateentzat soilik idatzitako testua”, idazteko orduan ahalegindu da lehentasunezko irakurleen horien ezaugarrietara egokitzen ; liburua elkarrizketa biziz josi du eta traba gisa har daitezkeen guztiak arintzen saiatu da.
Idazle honen beste liburuak irakurri nahi baduzu, sakatu hemen








