Gobela, San Nikolas, Villamonte
Posts tagged Willy Uribe
2011. Aixe Getxo Sariak
Mar 24th
Imanol Landa alkatearen eskutik jaso zuten pasa den astelehenean “Aixe Getxo!” saria udalerriko 14 norbanako eta ekimenek. “Kultur munduaren hainbat arlotan sortutako jardueren lana, konpromisoa eta zabalkundea azpimarratu” nahi izan zuten, iluntzean, Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian egindako ekitaldiaren bitartez.
Sarituak hauexek izan ziren:
- Ikusizko eta ikusentzunezko arteak: Getxophoto
- Arte eszenikoak: Garbi Losada, antzerki-egilea, zuzendaria eta aktorea
- Musika klasikoa: Fernando Velázquez
- Musika garaikidea: We are Standard
- Literatura: Willy Uribe idazle eta argazkilaria
- Diseinua: Jota mas Ge
- Arkitektura eta eremu publikoa: Bizkaia Zubia
- Gastronomia: Itsaso Arana sumillerra
- Kultura hezkuntzan eta baloreetan: Aitor Zabalgogeaskoa “Mugarik gabeko medikuak” erakundearen zuzendaria
- Berrikuntza eta zientzia kultura: Xabier Uribe-Etxebarria, “Anboto”konpainiaren sortzailea
- Kultura ondarea, hautemangarrieta hautemangaitza: Algortako bertsolari eskola
Aldez aurretik ezagunak ziren saridunei ustekabean gehitu zitzaien Eugenio Gandiaga. Hunkituta, ikusle guztiak zutik eta txaloka zituela, Getxoko Kultur Etxearen buruan 27 urtez egindako lanagatik egin zioten aintzatespena. Gandiagarekin batera, beraien ibilbide profesionalagatik, Vicente Larrea eskultoreak eta Ramiro Pinilla idazleak (ekitaldira joan ezin izan zuena) saria jaso zuten

“Los que hemos amado”, Willy Uribe
Mar 15th

Willy Uribe idazle getxotarrak bere azken lana aurkeztuko du bihar, martxoak 17: “Los que hemos amado” eleberria, hain zuzen ere. Aurkezpena Algortako Kultur Etxean izango da, 19:00etan eta horretan egileak berak, Ramiro Pinilla idazleak, Lucía Martínez Odriozola kazetariak eta Enrique Murillo argitaratzaileak parte hartuko dute.
2010eko Eleberriaren Tusquets Sariko finalista eta 2009 Silverio Cañada Sariaren irabazle, Uribek engainua, dirugosea, gezurra eta traizioa dakartzan trama bildu du Los que hemos amado lanean, amodio istorio berezi batez jantzia. Horren protagonista, Maroko hegoaldera, olatu handien bila bidaiatuko diren Getxoko gazte bikote bat da.
Lan berrian, narratzaile ahaltsu eta berezi erakutsi du bere burak Uribek. Bere istorioak azalekoak izan arren, bere liburuetan agerikoa da betiere indarkeriarekin bizitzen ikasi duen gizarte baten sakontasuna.
Bere lan guztiak lortu daitezke Getxoko Liburutegietan. Berak eramandako blogetan ere idazkiak jarraitu ahal izango duzu: Una imagen y mil palabras y Surf, fotos y palabras. Blog hauetan, gehien interesatzen zaizkion gaiak lantzen ditu: literatura, kazetaritza, surfa eta argazkigintza.








