Teknika zoragarria erabiltzen du idazle honek, eta istorioak kontatzeko erabiltzen duen hizkuntzaren naturaltasuna azpimarratu nahi nuke.
Informazio gehiago (gaztelaniaz)
Teknika zoragarria erabiltzen du idazle honek, eta istorioak kontatzeko erabiltzen duen hizkuntzaren naturaltasuna azpimarratu nahi nuke.
Informazio gehiago (gaztelaniaz)
Hauxe da Kutunenak gidaren 4. edizioa. Bertan azaltzen diren titulu gehienak erabiltzaileek, gomendatuak dira. Baita jasotzen ditugu ere utzitako aburuak edo iruzkinak.
Horrela ezean idazlanetik ateratako pasarte motz bat jartzen dugu. Irakurketa sarean erabilgarriak dauden kontsultatzerik duzu.
Hemen. 80ko hamarkadan gaude. Lan egiteko adinean daudenen bostetik bi langabezian Espainiako Estatuan, beti ere datu ofizialen arabera.
Aurten, 1983an, atera da kalera Michael Jacksonen Thriller arrakastatsua, Iratze okre geldiak kaleratu du Imanolek; Anjel Lertxundik Hamaseigarrenean aidanez argitaratu du, Madonnak Holiday abesten du zilborra jada agerian duela…
Harkaitz Canoren eleberri honek jaso du Beterriko Liburua saria, maiatzaren 10ean egingo da sari banaketa. Liburuari buruzko informazio gehiago
Liburutegian 2012ko kuttunenak gidan azalduko da liburu hau
Informazio gehiago. (gaztelaniaz)
Orain dela gutxi hil da Jean Giraud Moebius komikigile frantziarra. Blueberry da haren pertsonairik ezagunena, baina beste hainbat komiki ere sortu izan du, horien artean Le garage hermetique edo L´ Incal.
Bere lana gogora ekarri nahi izan dugu berari txoko bat eskainiz; bertan bere komikiak jarri ditugu erakusgai, eta baita irudiakere. Denak eskuragarri dituzue Udal Liburutegian.
Moebius-i buruzko informazio gehiago.
Gidaria: Jose Luis Cancho
Escenas de la vida de Annie Ernaux, liburuari buruzko solasaldian jasotako apunteak gaztelerazko atalean irakur dezakezue. Liburu luzea bezain interesgarria. Irakurri ondoren gehiago irakurtzeko griña sortzen duen horietakoa
Egarri egunak , bai, 1977ko uda hartakoak:asean gozatu nahi ditu gazteria matxinatu batek askatasuna, maitasuna, berdintasuna, edertasuna. Egarri anitz honek gatazkan murgilduko du heziketa sozial eta sentimentalean aurreneko pausoak amaten ari den protagonista, hats kolektiboaren eta indibidualismoaren artean bere ezintasun, ahuldade eta ametsekin, gizontasun berri baten bila.
Liburutegian Kuttunenak gida osatzen ari gara eta liburu hau bertan azalduko da.
Hauek dira liburutegian azken hilabeteetan jasotako gazteentzako liburuetako batzuk. Nahi izanez gero, eskuragarri dituzue Udal Liburutegian. Guztiak ikusteko, edo mailegatuta dauden edo ez jakiteko, zapaldu hemen.
Hauek dira liburutegira iritsi berri diren liburuetako batzuk. Azalaren gainean klik eginda, liburuari buruzko informazio gehiago izango duzu. Hemen batzuk hautatu ditugu; nobedade guztiak ikusi nahi izanez gero, liburutegiko orrian dituzu adinaren arabera sailkatuta.
Bederatzi kontakizun biltzen dira Patxi Iturregiren liburu honetan, itsasoarekin lotura duten bederatzi istorio: itsasoan lehorrean baino denbora gehiago igarotzen duen gizonaren etxeratzea, edo itsasontziko gizonezkoen giroan sartu den emakume gaztearen urduritasunak dira, besteak beste, bertan aurkituko ditugunak.
Martxoaren 20an Udal Liburutegian solasaldian bilduko gara, liburuari buruz mintzatzeko. Bitarte horretan irakurri nahi baduzu, liburutegira hurbildu zaitez, ale batzuk eskuragarri ditugu eta.