Monthly Archives: April 2011

Udal Hauteskundeetarako hautagaiak Legazpin

2011ko maiatzak 22an izango diren udal hauteskundeetarako Legazpiko hautagaiak ikusi ahal izango dituzu armarrian klikatuta.

Posted in ¿? | Tagged | Leave a comment

Ipuin kontaketa 2011 maiatza

Maiatzak 6 ostiralean liburutegian 3-5 urte bitarteko haurrentzat ipuin kontaketa egongo da. Hitzordua arratsaldeko 18,00etan izango da eta Pello Añorga izango da kontalaria. Orduan iristea komeni da, ze bestela ezingo da gelara sartu. Ikusi hemen irudi batzuk.

Posted in ¿? | Tagged , , , | Leave a comment

Jai Nagusiak Legazpin

Honako liburuxka honetan ikusi ahal izango duzue jaietan egongo diren ekitaldi desberdinak. Jai Zoriontsuak!!

Posted in ¿? | Tagged , , | Leave a comment

Literatura solasaldia apirilak 13an

Apirilak 13 asteazkenean Yurre Ugarte idazlearekin solasaldia izan genuen liburutegian. Bertara, Haztegi Ikastolako eta Olazabal Institutoko batxilleratoko ikasleak etorri ziren “Gasolindegian” liburua aitzaki hartuta. Goizez izan zen eta aipatzekoa izan zen gazteen partehartzea eta idazlearen solasa, saio atsegina suertatu zelarik.

Posted in ¿? | Tagged , , , , , | Leave a comment