Monthly Archives: June 2011

Uztaila Kulturala

Aurten ere beste urtetan bezela uztaila ekintzaz beteta dator Legazpira. Kale animatzaileak, antzerkia, ikastaroak, auzoetako jaiak… Ikusi beheko loturan ea gustokoren bat aurkitzen duzun. Gogoratu ere  informatika gunea, egunkarien gela eta hondartzarako aproposak izan daitezken irakurketak eskura dituzula uda guztian zehar, abuztuan barne … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment

Udarako irakurgaiak, “Biblioporrak 2011″

Legazpiko Udal Liburutegiak beste liburutegi batzuekin lankidetzan, Biblioporrak 2011 irakur gida plazaratu du. Hemen adin guztietarako gomendatutako diskak, liburuak eta bideoak ikusi ahal izango dituzu. Guztiak eskuragarri dituzu liburutegian.   Biblioporrak 2011 View more documents from LegazpikoLiburutegia.

Posted in ¿? | Tagged , , , | Leave a comment

Oporrak prestatzen ari al zara?

Udako oporrak antolatzen ari bazara, liburutegian aurkitu al izango duzu agian behar duzun informazioa. 133 bidai liburu ditugu, baita Rutas del Mundo, Euskal Herria, El Mundo de los Pirineos, Viajar edo Geo bezelako bidai aldizkarietako artikuloetara sarbidea eta noski  internet eta … Continue reading

Posted in ¿? | Tagged , , , | Leave a comment

Udako ordutegia liburutegian

Liburutegiak udako ordutegia izango du ekainak 20etik aurrera eta irailaren 8rarte. Egutegian azaltzen den legez, goizez irekiko du 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Eramandako dokumentuak ordutegi honetatik kanpo itzuli nahi badituzu, erabili Kultur Etxeko sarreran dagoen buzoia.

Posted in ¿? | Tagged , , , | Leave a comment

Ipuin kontaketa 2011ko ekainean

Ekainak 10 ostiralean liburutegian 5 urtetik aurrerako haurrentzat ipuin kontaketa egongo da. Hitzordua arratsaldeko 18,00etan izango da eta Ana Meabe izango da kontalaria .Orduan iristea komeni da, ze bestela ezingo da gelara sartu.

Posted in ¿? | Tagged , , , | Leave a comment

Munduko egunkariak

Munduan zer gertatzen den jakin nahi duzula? Atzerritarra zarela eta zure herrialdeko berriak jakin ahi dituzula?… Orain klik batekin munduko egunkari garrantzitsuenak irakurtzeko aukera daukazu, hori bai, formatu digitalean. Horreterako dago Kiosko.net (goiko menuan duzue esteka zuzena ere). Kiosko.net munduko … Continue reading

Posted in ¿? | Tagged , , , | Leave a comment